1956an Uribarri-Ganboako urtegia eraikitzeak eta horren ondoriozko uholdeak Ganboako haran emankor hau ezintasunez eta atsekabez bete zuten. Nekazaritzatik, abeltzaintzatik eta basoen ustiapenetik bizi ziren 600 lagunek baserriak utzi behar izan zituzten. 9 herri urtegiko uren azpian geratu ziren -osorik edo zati batean- eta laborantzako lurrik gehienak galdu ziren. Lursailak jabegetu ziren ordain oso txikien truke, ia konpentsaziorik gabe. Baserritar sendirik askok egoera negargarrietan berrasi behar izan zuten Gasteizen eta beste leku batzuetan zeharo bestelako bizimodua. Uribarri-Ganboan, presa eraiki zen lekuan, 250 pertsona bizi ziren – abantzu dena urpean geratu zen- eta herria penintsula txiki batera murriztu zen. Landa uharte bihurtu eta Langara Ganboa oso endurtu eta gutiturik geratu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko urtegirik handiena da, eta 1958ko udan inauguratu zuten. Ordudanik, Gasteiz eta Bilboko metropolialdea argindarrez eta ur edangarriz hornitzen ditu. Gaur egun, urtegiko paisaia ederra da: ingurune natural oso joria, oparoa, hegazti eta lore oso bereziekin.
Baina lehortea izan denean eta uraren maila ikaragarri jaitsi denean, bere aurpegi ezkutua agertzen da, eta urtegiak irentsi zituen herrien aztarrena batzuk agertzen dira, eliza, baserri, eskola, ikuztoki, zubi eta hilerriekin, hots, noizbait bizi ziren lekuak.
“Ganboa harana, XX. mendeko azkenengo erbesteratuak”.
Documental EITB (2020)