OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Amamengandik bilobengana bilobengana

Teresa Barrena

Play Video

ELKARRIZKETA Teresa Barrena-REKIN.

Neguko edozein goiz hotzetan, baserrietako tximinietatik irteten duen keak eguratsa lainotzen du.

Etxe horiek, gutiz gehienak berriztatuak, gainbizitzeko ekonomia egiten zen garaikoak dira, sendi handiak zirenekoak.

Lugintza, nekazaritza, hemengo jendearentzat bizibide nagusia zen, harik eta merkatu-ekonomiak modernitatearekin beste biziera bat ekarri zuen arte.

Honela ere, sukaldeetan erretako egur-usaina darie, leheneko sukalkiena ere bai.

Teresa Barrenak goizoro sua pizten du, Ozetako bere basetxean. Gogoratzen duen alditik hona beti horrela egin izan du.

Hogeita hamar urtetara arte bere gurasoen etxean, ezkondu eta gero berea izango zen etxean, bestearen aurrean berrogeita hamar metrora dagoene etxean hain zuzen, auzoko mutilarekin ezkondu baitzen.

Orduan “bide guztiak lokatz eta potxingo”, eta sorogintza gehienen ogibide.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana |  La boda de Teresa. Álbum familiar.
La boda de Teresa. Álbum familiar.

Asto laso lanean

1930 inguruan, Lautadako baserrietan, ezer ez zegoenean eta zegoen apurra abereen eta etxearen artean banatzen zenean bizitza eguzkitik eguzkirako lanaldia zen.

Teresak, 8 urte baino ez, ahal zuen guztietan laguntzen zuen.
Etxean behiak, urdeak eta oiloak, baina soroan labore eta lusagar, “goserik ez”.

Aita-amek, beste asko bezala nekazariak, eskolara beti bidaltzen zuten, baina eskolatik itzuli eta janzkera aldatu, eta espartinak erantzi eta gomazko abarkak jantzi, eta lanera, ukuilura ez bazen sorora. Beti zereginik bazegoen.

“Gutti genedukan arren, asto laso lan egiten genuen, gibela bota beharrean; orain traktorez berehalako baten egiten dute”.

Xalo-xalo, bizitza halakoxea zen.
Eta igandean txakur ttikirik ez, kakahueteak edo erosteko, nekazariak neke bai irabazpiderik ez, eta besterik bage, hara, jolastera, han jauzi hemen brinko, biribilketan edo petanka jokoan.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Barrundia
Los hijos de Teresa. Albúm familiar.

Dirurik gabe

Herrian errota zegoen, jostun edo soinekogile bat eta gauza batzuk erosteko denda.
Barrena sendikoak guttitan bertaratzen ziren. Teresaren aitak ez zuen ezer saltzen, soro txikirra, eta oiloek arrautzak erruten zituztenean, etxerako nahikoak eta gehiago, dendara eraman eta espartinak erosten zituzten.

“Ez dakit norean irteten zuen zegoen diru apurrak”, baina etxean eskola askietsi ez eta jostundegira bidali zuten ikasle.

Herrian errota zegoen, jostun edo soinekogile bat eta gauza batzuk erosteko denda.
Ozetan forja-eskola bat ere egon zen, eta Teresak bazkaria prestatzen zuen, indabak edo patatak, kanpotik etorten ziren mutilentzat.

“Sukaldari merkea nintzen”.
1930en jaio zen eta zentzuarekin eskuetan indarra duenaz geroztik, denetarik egin behar ukan du.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Barrundia
El caserío de Asun

Beti baserrian

Eusebiorekin ezkondu zen, hots, aurreko etxean bizi zen mutilarekin, garai haietan hogeita hamar urte beterik, heldu xamar. Eta zetorkion guztiari aur emaiten aurrera jo zuen: abere-talde handiagoa, lantzeko alorrak eta hiru seme-alaba eder, bi seme eta alaba bat.

Hamasei urtetan, hiruotako lehena ezbehar edo istripu baten ondorioz elbarritu zen. Luzaroan ZIUn egon behar, eta gero birgaitu beharra. Gasteizen lan egiten badu ere, ez da inoiz baserritik atera, ez amarengandik aldendu.
Eusebio 52 urteko zela hil zen. Ukuiluan, orduan, hogei bat esne-behi eta beste honenbeste zerri zegozen. Orduan bai Teresak lanez leher eta behar zen guztia egin behar zuen, behiak jeizten ez bazen belar-pakak hara-honatzen, eta zer nahi zen ere.

Laura bilobak badaki “Barrena abizenak jende behargina, maratza esan nahi duena”.

Teresak, hirurogei urte beterik, behiak edeki zituen, kendu, baina beste bost urte gehiagoan zerriak hazteari ekin zitzaion. Geroago, urtean bi, etxerako lain; etxe honetan txerri-boda sakratua da eta.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Barrundia
Teresa y amigas, álbum familiar

Ozetan, egun, zaintzailerekin

Basetxeak lehen bizilagunen bizitoki eta lantoki ziren, abereak ere barruan, azpialdeko ukuilu edo “korta”-n, baina pittaka-pittaka egoera hura, bizimodu ha aldatuz joan da, etorri da, eta gaur den egunean “basoko” zen etxea bizitoki huts bezain eroso bilakatu da.

Ozetako lagunik gehienak, egun, hirira lanera joan ohi dira eta egunoro herrira itzultzen dira, paisaia ederrera, zaratarik bagekora, betiko herri orain lehengoa bezalakoa ez denera.

Teresa berritasun honi, modernitateari moldatu zaio, egokitu zaio. Zaintzaile dituenen artean kubatar bat kantuz bere uharte urruneko doinuak ekarten dizkiona; “Yo, como estoy clueca, no me muevo”.

Emakume gogozabala da, bizimodu berriei begirune diena; etxeko gizasemeak ere sukaldeko lanetan aritzera eta esku hartzera bideratu dituena, noiz eta herriko idazkari, sendagile eta apaiz jaunak “herriko jaunak” zirenean.
Apaizari, oraino orduan, eskuko eraztunean muin eman beharra zegoen, non edo non topo eginez gero.

Ozetan jauregiak ere badagoz, baina behialako aberastasunak ez dira XXI. mendekoak bezalakoak.

Bazegoen landutako alor gehiago zedukanik, aukera gehiago ere bai, “baina ez guztiz-guztiz aberatsak”.
Laura, 28 urteko biloba, amama oso emakume sendo, dulabre eta biziera gogorrekoa izan dela ziur dago.

Ez da bidaiazale, oso gutitan joan da bidaiaz: ezkondutakoan Bartzelonara, eta gero bi aldiz Donostian izan da. Oporraldi guztiak horiek, eta beharretsi ez, gehiagorik behar ez. Gasteizera ere behar denean baino ez, gainera xorabiatu egiten da eta “tartana” iristen da, berak dioen bezala.

Teresaren leloa beti hauxe: “beti aurrerantz, nola edo hala”.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Barrundia

Eta Laurak beretzat hartu du. Beroni beste borroka batzuk etorten zaizkio eta hemendik beretik jarki nahi die, bere herri maite honetatik aur egin.

Haur-hezitzailea da, eta laugarren ikasturtean ari zela trafiko-ezbehar bat jasan zuen eta hezur-muinaren zauria eragin zion. Honek ez dio saski-baloian jokatzea galarazten, eta ibilgailua gidatzea ere ez.

Beribil automatiko bat erosi behar ukan zuen, eta bere beharrari egokitu behar ere bai, bera den bezalakoa aurrerantzean ere izanen bazen, hots, maratz, bizkor eta ekinkorra.

Hemen bere laguntalde osoa du, eta gero eta gero jende gazte gehiago herriko bizitzan. Herrian hirian ez bezala, eta tikitan bere tresnarik onena txirrindua zuen, pirripita, Gebarako gaztelura iristeko, udan batzuen igeri-tokietara, mendira, errotetara… joaiteko.

Eta herrietako jaietara, topagune batziren, elkartoki gozoro eta lagunekin jolas-solas egitearren.Ez dute ordutegirik, etxera itzultzea ez da arazo. “Taldean jalgiten da eta itzultzen ere taldean”.

Adinak ezberdinak, jolasteko gogoak berdinak, herri honetako lagunak beti lagun eta gizartea beti lagunarte.

No viaja, no lo ha hecho más que en contadas ocasiones, tras su boda fue a Barcelona, y después ha estado en San Sebastián un par de veces.

Esas han sido todas sus vacaciones, y no las echa de menos. A Vitoria va solo cuando es imprescindible porque siempre se marea y “llega tartana”, como dice ella.

El lema de Teresa siempre ha sido: “para adelante pase lo que pase”.

Y Laura lo ha hecho suyo. A ella le están tocando otras luchas, y las quiere combatir desde aquí, desde su amado pueblo.

Es educadora infantil, y cuando estaba en cuarto curso sufrió un accidente de tráfico que la dejó una lesión medular.

Eso no le impide jugar a baloncesto y conducir. Tuvo que comprarse un coche automático y adaptarlo para continuar siendo quien es, inquieta y luchadora.

Aquí está toda su cuadrilla, y sigue sumándose gente joven a la vida del pueblo. Los planes son distintos a los de la ciudad, y de pequeña la bici era su mejor aliada para llegar al Castillo de Guevara, a las piscinas particulares en verano, al monte, los molinos…

Las fiestas de los pueblos, un punto de encuentro, donde juntarse para disfrutar y socializar.

Y lo hacen sin horarios, porque volver a casa no es ningún problema. “Se sale en grupo y se vuelve igual”.

Con diferentes edades, pero las mismas ganas de divertirse, la gente de este pueblo siempre ha tenido mucha unión y mucha actividad social.

Aurrera goaz bizitzan hinkili-hankala"

Teresa Barrena

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitate

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.