fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Valdegovía | Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos
Amamengandik bilobengana bilobengana

Jesusa Nieva

Play Video

ELKARRIZKETA Jesusa Nieva-REKIN.

Jesusa Nieva Sobronen bizi baina Barriora ezkondu zen, 23 urtetan. Garai haietan, uste zenez adin horretaraz gero ezkontzeko behar bezain heldua izaiten zen.

Ezkongaietan sei il besterik ez eta nekazari baten emazte bihurtu zen. Julianek bizitza ona eman zion, baina lanez gainezka eta gaur den egunean, nekazari edo lurgin bategaz “uztartu” baino lehen birritan pentsatuko ei luke.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Gaubea.

Sobron Artzena mendi-lerroko zoko-mokoen artean ezkutaturik bezala dago, Barrion hamabost etxe baino ez. Julian hogeita hamar urte baino gehiagoz “basalkate” izan zen, hots, Administrazio Batzarreko lehendakari.

Orain, Jesusaren etxetik hurbil, beti bizi diren beste bi etxe dagoz, eta guztiak elkarren artean ahaide.

Hori bai, asteburuetan, oporretan eta jaietan leihoak eta ateak berriro irekitzen dira, eta hirian bizi direnak Arabako bazterralde harrigarri honetako lasaitasunera itzultzen dira.

Txanponik ez zegoen

Sobron Goikoan jaio ziren 15etatik 7, lau neska eta hiru mutil atera ziren bizirik. “Gainerakoek, gehienez ere, zortzi egun irauten zuten, agian hamabost. Orduan ez zegoen gaur egungo aurrerapenik”. Jesusa bigarrena zen, baina 91 urterekin lehena jarri da.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Gaubea. Foto cedida por Juan Carlos Abascal
Foto cedida por el estudioso de Valdegovía Juan Carlos Abascal

Ez du ahantzi lurrean ibilten zen haurtzaroa, aitaren atzetik antxintxika, espartinak zolarik bage, oihalarekin baino ez. Tikitan oso bizkorra zen, eta ez zuen zalantzarik behien bila Motara joan behar zuenean, San Martin aldera iragaiten baitziren…

Orduan ez zegoen dirurik erosteko, sendiak iraun egiten zuen, gehienbat jabetzan zituzten soro urrietan biltzen zutenaz eta abere batzuekaz ekoizten zutenaz.

Jesusaren aita herriko artzaina zen eta ordainetan anega batzuk gari irabazten zituen.

Gogoan du, gudu-aldian batzu-batzuk etxera bila etorten zitzaizkiola, Burgos aldera joaiteko mendiko bideak erakuts ziezazkien. “Harek ez zuen joan nahi, nondik joan behar zuten irakasten zien eta leihotik ogi zati bat egozten zien”.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Gaubea. Photo-Araba
Jardín de los Varona. Photo-Araba

Urtebete etxera itzultzeke

Hamahiru urte zituela Gasteizera bidali zuten zerbitzatzera. “Nagusia komandantea zen eta nik zaintzen nituen bi seme-alaba zituzten”, esan du. Handik hiru edo lau urtera beste etxe batean sartu zen sei umerekin.
Hazi egin zen bera baino askoz gazteagoak ez ziren seinak zaintzen zituen bitartean, janzkaiak garbitzen zizkien eta bizitza ona izaiteaz arduratzen zen.

Orduan, etxera urtean behin itzultzen zen, oporrak emaiten zizkiotenean. Irabazten zituen pezeta urriez amarentzako oihalak erosten zituen, “orduan egindako soinekorik ez zegoelako”, eta Espejoko jostunari eramaiten zizkioten. Sobrondik Espejora oinez joaiten ziren, 5 kilometro, astorik ez bazuten.

Adoretsuena

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Gaubea.

18 urteek askatasun pixka bat ekarri zioten, lan gehiago ere bai. Sobrongo hotelean hasi zen. Udan 50 arrotz baino gehiago.

Hiru nesken artean, hamasei logelak garbitzen zituzten eta jatokian zerbitzatzen. Guti irabazten zuen eta Medina de Pomar-era joan zen, beste hotel batean lan egitera.

Han batek, maitemindurik, ehun eskutitz baino gehiago idatzi zizkion, nahiz eta berak bakar bati ere erantzun ez, izan ere, Medinara igo beharra ez zuen maite eta “harek ez zuen handik beste lekura aldatu nahi izango, bertan okin lan egiten baitzuen”.

Medina de Pomar-era Sobron Goikoko neska bat zegoelako joan zen. “Non gehiago irabazi eta hara joaiten ginen”.

Orotara ohitua

Sobronen, hotel ondoan, taberna zegoen eta Jualian hara maiz, soinu-jotzailea entzutera eta dantzan egitera. Hantxe elkar ezagutu zuten, eta harez gero elkarrekin ibilten hasi ziren.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Gaubea.

Harik laster ezkondu ziren, eta Barriora heldu zenean ez zegoen argirik etxean, matxura bategatik, baina nekazari bizimodu hari laster egokitu zitzaion.

Orotara ohitua zegoen. Oporretan beti gurasoei laguntzen jardundakoa zen, eta bazekien igitaiaz garia mozten, trapa erabilten, etxeko behiakaz ibilten.

Barrion, Julianek ereiten zuen bitartean, berak trapaz hazia lurperatzen zuen, idien laguntzaz.

Etxean bost behor zegozen, eta berak behiak nahi eta erosi zituzten.
Batekin hasi eta azkenean 40 edukiko zituzten, eta mendian 70 bat ahuntz.

Espejoko harakinak ahuntzumeak erosten zizkien eta, behin edo behin, sarirean bat edo bat irabazi ere bai, pittika lodiak, gizenak zeduzkatelako.

Sendi oso batua

Lana beti zegoen, bost seme eta alaba bat mundura ekarri eta gero batez ere. Semeetako bat jaio eta bi ilera hil zen. Beste guztiek Espejon ikasi zuten, eta gero hirian.

Miguel Ángel, lehena, etxean bizi da, bere sendiarekin eta Jesusarekin. Nekazari den bakarra, gaur den egunean lehengo nekazaritza oso aldatu den arren. Bere alaba Sonia amamarekin bizi izan da beti, eta orain Gasteizen bizi bada ere, asteburu guztietan Barriora joaiten da. 14 urtetan hirira aldatu beharra izan zuen, bere aitita-amama harekin joan ziren, jubilatu ondorean, ondo zaindurik egoiteko bizitoki batera. Amama eta biloba hezur-mami direla argi ikusten da.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Gaubea.

Jesusaren alaba, Lourdes, ere Barrion bizi da, eta amaren antzera lorezale da txit. Bien artean, herriko lekuak, ikuztokia, enparantza… lorontziez eta landareez apaintzen dituzte, Arabako bazterralde honetan itxura ezinago ederra emanki.

Ez da harritzekoa, beraz, kanpoan bizi diren herritarrak astebururo itzultzea, eta elkartzea, dagoen taberna bakarrean. Landetxe ere bada taberna eta gero eta arrotz gehiago hartzen du. Gorattoago beste bat dago.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Gaubea.

Beti Barrio

Barriok, Gaubeako beste zoko batzuen antzera, lehengo bizimodu landatarraren esentzia gordetzen du, lehengo lasaitasuna. Lanak ez du eragozten senitartekoen biltzea, bisitan datorrenari eta adiskideei atsegin izaiteko gogoa.

Soniari, gaur egun Gasteizen bizi den arren, bertan lan egin ere bai, bere betiko herrira bizitzera itzultzea gustatuko litzaioke, baina izan nahi dituen seme-alabek herrian jolasteko lagunik ez izaitea da beretzat tamala. Umeak jolasean, karriketan alaikiro, besterik ez du behar.

Bere ahaikoan 9 lehengusu-lehengusina, eta umezaroan ondo ibilten ziren, eta orain ere, noizik noiz elkartzen dira.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Gaubea.


Bi landetxe, bi txoko, auzotarrenak, iturri bat, eta barbakoa bat ere kalean norentzat-nahi, hau guztiau nahiko erakarbide ikustaldi bat egiteko ez ezik Barrion luzaz egoiteko ere bai.

Hemendik bide asko hasten da, ehizatarako edo zizatarako lekuak ere ugari inguruotan, edo oinez arnasa hartzera etorteko aitzakiarik ere nahiko edonorentzat. Leku honetan, gutitan egonagatik ere zeure buruarekin bat egoitea erraza da, hemen behiek ere nork bere izena du.

Espartinek ez zedukaten zolarik, oina estaltzen zuen oihala baizik"

Jesusa Nieva

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.