OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Oion

Amamengandik bilobengana bilobengana

Dagoen lekuan eta historian dagoelako, beti Logroñotik eta Nafarroatik gertu, ardanerri hau inguruko lur-sail idorretan berebiziko leku ona izan da, Nafarroa zaharreko erresumaren barruan zegoen Sonsierra, “Axpe” alegia, deritzon eskualdean.

Oiondarrak -langile saiatuak, nonbait- ezinbestekoak izan dira herri hau iberiar penintsulakoen artean upategirik handienak dagozen herria izaiteko.

Oionen dena aldatuz doa, hala ere, orotan bezala, eta noizbait, antzinan, Nafarroako Erreterriko herrixka bat izan zena, 500 urte baino gehiagoz nafar, iturri zahar, hoxpil eta oparo baten inguruan eta bideburu batean kokatua, gaur den egunean Errioxa arabarreko herririk jendetsuena da. Ibaia eta ureztatzeko erretenak ditu laguntzaile. Ibaiak, joanean-joanean izenez aldatzen badoa ere, hemen Ibai Handia deritzo, mahastirako, olibondoetarako, laboreetarako…

ur ona, lur emankorra eta aro mediterraniar egokia ekarten ditu. Arbendolak ere ugari bazterrotan. Egun, olibondoak bizirik eta olio bikaina emaiten dutenak dira hemengoak, esate baterako:

jai-egun bakarrean mila anoa barraskilo sukaldatzeko adina.

Oion-ren oroitzapenak

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Oyón
Amamengandik bilobengana bilobengana
Biziera gehiegi aldatu da

Oroitzapenen zaindariak

Kronikariak

Pio Baroja “El mayorazgo de Labraz” / “Labrazko maiorazkoa”

Uste denez, Pio Baroja Labrazan inspiratu zen ‘El mayorazgo de Labraz’ eleberria idazteko 1902an, Ramiro de Maeztu gasteiztar saiakeragile eta teorialari politikoarekin Araban zehar egin zuen bidaiaren ondorean; 36ko guduaren hasialdian hildako pentsalaria zen Maeztu.

José Antonio Álvarez de Eulate

Labrazako bizilaguna eta bertako Administrazio Batzarraren ordezkaria da. Harrizko etxea berritu du eta gotorleku herri eder hau zehatz-zehatz ezagutzen du. Errioxako turismo arduradun ohia jakitun da Labraza leku parebagea dela eta zaindu egin behar dela

Blog Rioja Alavesa / Arabako Errioxa Bloga

Eskualde honetan eta ardoaren munduan gertatzen denaren berri izan nahi baduzu, Julio Flor-en Arabako Errioxa Bloga irakurtea ezinbestekoa da, Arabako Errioxako upategien historia, paisaia eta mahastizain eta enologoen lana sakonki ezagutzeko benetako gozamena.

Manuel González Pastor

Oiongo historiaren dibulgatzaile eta biltzailea da. Oionen denek aipatzen dute Manolo herriaren historialaria dela, eta hainbat liburu idatzi ditu.

“Oyón-Oion-Ullone: El pueblo que surgió junto a la fuente milenaria” idatzi zuen, eta hamarraldi batean artxiboetan ikertu zuen, dokumentatu ahal izaiteko eta Oionen historiako liburu hau idatzi ahal izaiteko.

Manuel González Pastorren argazkia Arabako Errioxako Blog-ekoa

Oion

Biodibertsitatea

No results found.

25.08 km2

Oion

Zifrak

Herriak

  • Oion
  • Labraza
  • Barriobusto

Beste datu batzuk

  • 53 bizilagun (1523)
  • 3.582 bizilagun (2025)
  • 538 urtez Nafarroako Erresumako herria izan zen
  • 8 upategi
  • 7 jatetxe-taberna
  • 1 landetxe

Oion

Argazki galeria

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.