Ekanduz, nekazaritza izan da Arratzua-Ubarrundiko bizilagunen jarduera nagusia, garia eta beste labore batzuk lantzeaz gain, behiak ere zaindu izan baitituzte. Behiak ezagunak dira, oraindik, haragiaren kalitateagatik. Joan den mendean denak lurgin eta abeltzainak ziren, herriko bost errota edo trenbidean lan egiten zuten batzuk izan ezik.
Bost argindar-etxe tiki arduratzen ziren elektrizitatea tokian bertan ekoitzi eta hornitzeaz. Luis Sarralderen Uribarri-Ganboako eihera izan zen instalatu zen lehenengoetako bat.
Eskualde honetan aspaldidanik urdekigintzan ohitura handia izan da. Blas Beltranen Durako Hestebete Fabrikak, geltokiaren ondoan, herrialde osora saltzen zituen bere txorizo, txistor eta urdaiazpikoak, 1930 aldean. Geroago, Pelegrin sortu zen, gaur egun oraindik lehortegi naturalekin eta 1940ko formula berarekin funtzionatzen duena.
Revista Sancho el Sabio