Landa herritik 16,6 km-ko ibilbidea dago. -ederra eta oso erosoa- Uribarri Ganboako urtegiaren zati bat inguratzen du eta oinezkoentzako bide eta basabide batetik doa. Gogoa izanez gero, oinez edo txirrinduz ere egin daitezke 44 kilometroak, urtegiaren perimetroa osatzen dutenak. Urtegi hori inguratzen duen errepidea da inguruko txirrindularien gogokoenetakoa.
Santa Cruz gainera igoz gero, -700 metroko garaiera du- urtegi osoaren 360 graduko panoramika ikusi ahal izango duzu. Hemendik, gainera, “treniko”-aren Bide Berdearen zati bat iragaiten da, Vasco Navarro zeritzon trenbidea, eta baita GR 25 Lautadako Itzulia ere bai. Hainbat askaltoki eta taberna oso gustagarri daude geldialdi bat egin eta indarrak berritzeko.