OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.
Amamek ohiturarekin ekanduak biziarazi dituzte, baserri zein landerri, gure Araba honetan.
Arabar askok bere herriaren historiari bere istorioa erantsi dio. Oroitzapenen zaintzaile, jakinguraz beteak eta eskuzabalak, isilak maiz, lurralde eder honen nondik-norako guztien berri eman digute.
Askotariko Araba, tokian-tokian berezia eta, honela ere, jendez eta bizierez batua.
Herri bakoitzak, mapako leku bakoitzak, aukera ugari eskaintzen dio bisitariari.
Ezagutu Arabako lurraldea, ezkutaturiko altxorrak eta bizi direnen historiak.
Aukeratu hurrengo bisita mapa interaktiboan,
Gure herrietako bizitzako oroitzapenak eta gertaliskiak protagonisten hitzetan…
Oroitzaren zaintzaileak beren herriko ezagugarri berezirean batean sakondu duten pertsonak dira, euren jakituria handitzeaz gain dakitena bildu eta besteei helarazten saiatzen direnak.
Lagun herrimaite horiei esker, Arabak gaur egun arlo eta era askotan ikaskuntza katalogo zabala du, tokian tokiko alderdietan barreneratzen baitira, edozein motatakoak (izadia, gizartea, ekonomia…).
Orrialdeotan aurki ditzakezu.
Arabako paisaiak inspirazio- eta aurkikuntza-iturri dira.
Bere aniztasunak, ibiltariak aurki ditzakeen eszenatokien aniztasunak, probintzia hau gozamen bihurtzen dute.
Errepara iezaiozu hemen proposatzen dizkizugun ibilaldi txikietan, Xabier Ramosen argazkien bidez. Ibilbideak eta ibilaldiak, inguruaren, bere inguru sekretuen eta bere herri atseginen desberdintasunaren ideia eskaintzen dizutenak.
Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.
OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.