Arratzua-Ubarrundiko herririk asko Erdi Arokoak dira, eta oraindik ere begirada arretatsua merezi duten iraganeko altxorrak gordetzen dituzte. Han-hemenka, antzinako bideetatik (Madril-Parisko Erret Posta-bidea, Arlabango mendatetik) iragaiten ziren bidaiariak eta erromesak gidatzen zituzten gurutzarriak ikus daitezke.
Zadorra ibaia eta bere ibaiadarrak garaitzeko harrizko zubiak eraiki ziren eta errota-etxeak halaber, Mendibilgoa bat, beronetan errotari-sendiak irina egin zuen duela urte gutxi arte. Badira beste txoko xumeago batzuk, hala nola XVIII. mendeko baserri berezi bat, Amàritara doan bidean.
Eraikin ikusgarrienak eliza batzuk dira, bere xehetasun erromanikoekin: Durako Done Eztebe protomartiraren elizako atalde ederra edo Zurbaokoa, zaharberritu berri den egurrezko erretaula nagusi polikromatu batekin eta pieza bakarreko sagrarioarekin. Kanpandorreko erlojua ere konponduta dago eta elizaren erdiko nabean dago ikusgai.