OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Lur emankorrez inguratua, neguko hotzak baretzen dituzten mahastiez orobat, udan alaitasun emangarri, hurrengo uztaren aldarrika, Bastida hiribildu noblea da, mazala da guztiz ere.
Haren kale, karrika, etxe nagusi handiki jaunen jaurgoetako harri landu, antzinako zizelen kantuen hotsa adiarazten digutenek, herri sendo, historiaz eta kondairaz betea erakusten dute.
Nekazari, lugin, landatarren handitasuna da, noblezia baina bonbazia bagea, mazaltasuna da, etorlea liluratzen duena. Bertakoak dira, herritarrak, harrizko horma gotor hauetako etxandi zaharrotan bizi direnak dira lurra lantzen eta ardantza laztantzen dutenak.
Haien eskuetatik eta haien langintza ohituraz betetik iristen dira mahaietara ardorik onenak. Ardo oneko lurrik bada, hauxe da, Ebro ibai eta Toloño mendiaren artean arterik ez antzea bai, bai kaleetan bai mahastietan.
National Geographic aldizkariak Euskadiko 10 herririk politenetan Bastida hautatu du.
Bastida-ren oroitzapenak
Nafarroatik etorria, Ignacio duela hogei urte baino gehiagodanik Bastidan bizi da.
Atzoko munduaren maitale, bere etxean antzinako lanetan-eta erabili ohi ziren tresnen bilduma daduka. Herriko argazki zaharren bilduma batzuk ere badadutza eta adeitsuro utzi dizkigu.
Eskerrik asko, Ignacio!
Pascual Oñate (1844-1905) eta semea, Emilio Oñate Reynares (1887-1918) lanbidez sendagilea, Bastidan Arabako lehenengoetako argazki-ikasgua ireki zutenak izan ziren. 1878an Gasteizen jarri ziren, eta argazki-makinak ekoitzi ere ekoizten zituzten.
Haien argazkiei esker, gehienak senideen artekoak, Arabako paisaia eta bizierak, bai landa-herriko bai hiriko, berrikuskatzen dira, Arabako Errioxakoak batik bat, eta Errioxa eta Burgoskoak ere bai.
Erle jale hau nahastezina da bere margoanitzetako hegatsengatik. Mediterraniar klimako espeziea da, eta gure lurraldearen hegoaldeko zeinbait eremutan jarten da bizitzen, saldoka. Elektrindar-kable garaietan pausaturik ikusten dira, lurrean inoiz ez.
Saldo handietan bizi dira, eta, hazi ondorean, Afrikara ohi dira.
Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.
OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.