OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Amamengandik bilobengana bilobengana

Margari Jauregui

Play Video

ELKARRIZKETA Margari Jauregui-REKIN.

Hamairu urterekin emakumettoak

Margari Jauregi antzinako landetxe haietariko batean jaio zen, Aldaiturriagan, 1937an, gudu betean. “Orduan, ukuiluko argia piztuz gero, gelako argia itzaltzen, berez, indarrik ez eta, bata isio bestea “amatau”. Hala bizi izaiten zen”, gogoratzen du, anbiolako modu zahar haietakoaz.

Guztira, neba-ahizpetan, zazpi, eta ama gazterik hil zelako, Margari hamabi urteko zela, bost ahizpak etxeko andere, eta bata ezkondu ondorean hurrengoa nagusi, aita igeltsero edo hargin lanetan eta soroan aritzen zen bitartean.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Amurrio. Álbum familiar de Margari Jauregui
Álbum familiar de Margari Jauregui

Neba biek eskola hartu ahal izan zuten, ikasi, emakumezkoak, ostera, gehienetan josten ikastera joan bai eta gehiago ez.

Biziera erraza ez zen, honela ere goserik ez. Kalean ez legez, baserrian beti baratzeak, ortuak, soroak zerbait ekoitzi, bai, eta eskerrak, jateko lain.
Hori bai, he!, hondakinik ez. “Orduan asko ikasi genuen, eta gaur den egunean, guttiagoz bizi ahal izaiteko beharrezkoa ez dugu peitu”.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Amurrio
Foto cedida por Asociación Aztarna

Taberna bat ere zapaldu ez

“Xuhur-xuhur bizi izan arren”, aisialditto bat edo bat eta txibizkeriaren bat edo beste bagerik ez ziren. Batzuetan La Catequesis delako zinetokira joan ohi ziren, eta jaiegunetan dantzara, hots, orduko “berbenea” edo “el baile”.

Udan, “komeriak”, hau da, herriko plazan lau xelebre edo txerpolari edo titiritari barregarrikeriak egitean. Gazteak, ordea, haiek orduan; jostun-etxean ere hamaika txantxa! Orduko adiskide gazte haiek oraindik adiskide, eta elkar ikustean gozoro.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Amurrio. Álbum familiar de Margari Jauregui
Álbum familiar de Margari Jauregui

Gogoan du orduko jota kantu haien hotsa, hoskorailuz ozendurik, eta gogoan mutilek dantzan egiteagatik ordaindu behar zutela, neskek ez, erreal bana, eta Posadas ere gomutatzen du, txistua jo eta jo, dantzari gazteak neke-neke eginda gelditu arte.

Ha lako gaztaroa eta halako gaztetasuna, Margarirena eta Amurrioko beste beredin emaztekirena; senargaia ukan arte txiribogara sartzen ez eta inoiz geroago sartuz gero kafesnea, akeita esnearekin alegia, baino ez edateko.

Morroiloetatik

ikuzgailuetara

Tomas Arberas betidanik ezagutzen zuen, herrikide, eta ezkondu zirenean, 60. hamarraldian, harek bere anaia Felipegaz burdindegia kudeatzen zuen. “23 urterekin ezkondu nintzen harek gurasoak ez baitzituen, eta “konpontxoa” lehenago egin beharra. Oro ondo jazo zen. Nire garaietan zer guztiak ondo zertzen ziren, ez ginen hain aise banatzen”.

Hasieran, burdindegian morroiloak eta beste gauza guti gehiago saltzen zituzten. “Ordura arte etxeetako ateak makilatto batez ixten ziren, baina ohitura hura aldatzen hasi zen”. Bazkide biak harik laster nor bere gain jarri ziren, eta Tomas Margarirekin euren saltoki eurenaz jabe egin ziren, herriko erdialdean. Orduko toki haretan salmentak beti goiti.

Amurrio ez da inoiz industria-herri, funtsean, honela ere enpresa handi batzuk iristen hasi ziren (Tubacex, Tubos Reunidos,…) eta dena, berainez, aldatzen hasi zen, garatzen eta bilakatzen hasi zen. Jendeak etxeetan berogailua, ikuzgailua eta beste gailu batzuk ipinten zituen, butano, ura, e.a. ere etxekotu ziren, eta hura guztia lanik asko bai baina burdindegi batentzat irabazpide ere zen.

Bizitzak irakatsita

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Amurrio
Foto cedida por Asociación Aztarna

Margarik 65 urte zuenean utzi zion saltokian lan egiteari, jubilaturik, baina noiz edo noiz dendara joaitea maite du eta bezeroekin hitzaspertu bat egitea, oraindik. Bere bizitza hori izan da; eta eskolan ikasteko aukerarik izan ez zuen arren, fakturak nola egin ondo ikasi zuen, eta iturgintzan ohiz erabili diren neurriak ere ikasi berak, bai eta torlojoenak ere, gutti ez baita!

Amurriora lantegi handien etorrera hasi zenean hantxe haiek lekuko, eta leku beretik jendearen eta etxeen aldakuntzen ikusle: “ez zegoen estufarik edo berontzirik, ez presiozko eltzerik edo lapikorik, ez hozkailurik”. Beste era batera bizi zen, ordura arte, eta, bertatik bertara bezala, lantoki ugari eta emakumezkoak ere etxez ateko lanetan esku hartzaile, bai eta ezkonduz gero ere, amatu ondorean ere bai, lehen ez bezala, zeren “lehen, ezkonduz gero lanari utzi behar zenion edo bertatik egozten zintuzten”.
“Askatasuna horixe da, zeure dirua irabaziz gero ez duzu senar txarrik jasan beharrik; lehen ez zegoen besterik, eutsi eta aurrera”.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Amurrio
Foto cedida por Asociación Aztarna

Lantegiekin batera herrikide berriak ere iritsi ziren, bizilagun berriak, sendi osoak herrian.

Bilakaera orokorra izan zen eta Amurrio zeharo aldatu zen, biziki bestelakatu zen, antzinako biziera atzean utzirik, “lurretik bizi zenean, batez ere, oso gogorra baitzen”.

“Nik ohea badadukat”

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Amurrio
Foto cedida por Asociación Aztarna

Haren bizitza burdindegiko sal-mahaiaren ondoan joan da, bezeria ona eta pozik, esker onean, eta halaxe seme-alabak hazi ditu eta orain bilobekin gozatu. Oporretan joaiteko premiarik inoiz ez inora, den-dena hementxe du eta: senideak, adiskideak, eta, Tomasek zioen bezala, ohe ona ere bai.

“Jendeak jo eta ke, bizkarra bero-bero egiten du gero oporretan, astebetez, oro xahutzeko, edo asteburuetan nora edo nora joan eta azkenean tturrin itzultzeko, ezer bagerik, esku hutsik”.
Amaia bilobak opor egun horiek noiz iritsiko eta norabait alde egiteko gogoa, berriz. Bizimodua oso aldatu da, eta Amurrion ere hagitz.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana

Margarik oraindik gogoan du burdindegia igandeetan ere ixten ez zenekoa, izan ere, batzuk meza ostean erostera joaiten ziren. Egungo egutegiak bestelakoak dira, aisialdiarekin hobeki eratxekiak, beste era batera bizitzen da.

Bezeroak, halaber, aldatu dira, “nire ustez hobera, zeren, lehen jenderik askok epeka edo zatika ordaindu behar baitzuen”.

Amama eta biloba, eta hau garrantzizko, zerbaiten beharrean egonez gero inora bagerik Amurrion bertan edireiteko gai dira.
Amaiak, sal-mahai baten ostean egon nahi ez inoiz, Bilboko enpresa baterako tele-lana egiten du, ez du Amurriotik inora joan beharrik, oporretarako ez bada, behintzat.

Margarik bezala, hementxe adiskideak, eta senideak, eta bizi ahal izaiteko zerbitzu guztiak eta inguru guztiz naturalean bizi da, baserrian ez baina. Egun, luxua da, gehiago ezin eska.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Amurrio. Álbum familiar de Margari Jauregui
Álbum familiar de Margari Jauregui
Lehen, ezkonduz gero, lanari utzi behar zenion, edo bertatik egozten zintuzten”"

Margari Jauregui

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitate

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.