“23 urte bete arte, ezkondu nintzen arte hain zuzen, iñarragin izan nintzen; oso lan gogorra da” aitortzen du Raquel Ortiz de Elgueak. Txilarra edo illarra Ganboako mendi eta maldetan hazten dena, betidanik erabili izan da erratzak egiteko. Artisau-lan hori ezereztu da, baina Landan nahiko ondo bizi izan ziren Ortiz-Elgeatarrak eta Arabako beste erratz-gile asko.
Iñarra-sorta (beste nonbait erratz-sorta) mendian aitzurrez mozten zen, gero etxean abarrak aukeratzen ziren alanbrez lotzeko adina luzerarekin eta girtena lotzen zitzaien.