Ermandadea izan da Arabako antolaketa politiko eta administratiborik zaharrena. Arratzukoa eta Ubarrundikoa Infanterriko Dukearen Arabako Ermandadeetakoak ziren -Mendozatarren etxekoak-, agian Araban botere gehien zuen familia, eta bere jurisdikzio eta domeinua Gobernadore edo Justizia Nagusi baten bidez gauzatzen zuen.
Errege Katolikoen iloba batekin ezkonduta zegoen Diego Hurtado de Mendozak Infanterriko Duke titulua jaso zuen 1475ean, eta ordudanik eremu horri “Dukearen lurrak” esaten zioten.
San Joanen baselizan Arratzuko Ermandadearen Batzarrak ospatzen ziren, Arzubiagako Jasokundearen Elizan artxiboa zedukana.
Arratzua-Ubarrundiaren jatorria, hain zuzen ere, XX. mendearen hasieran bi ermandade edo haurridego historiko horiek udalerri bakarra eratzeko elkartu zirenean sortu zen: “1922an, Arratzuko eta Ubarrundiko ermandadeek, ordurako, haurridego izaera galdu dutenek, elkarrekiko udala osatzeko egipidea hasiko dute, Arratzua-Ubarrundia izen hartuko duena. Udaletxe berria Arroiaben jarri zen baina 1956an Durara aldatu zen, Zadorrako urtegiko urek eragindako uholdeengatik”.
“Las hermandades alavesas del Duque del Infantado (s. XVIII)”
Mª ROSA AYERBE IRIBAR