fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Pueblos de Álava - de abuelas a nietos.
Amamengandik bilobengana bilobengana

Nor gara

Arabako Herriak taldea Inma Roiz eta Itziar Herran-ek osatzen dute, eta haiekin batera hainbat laguntzaile, Arabako herrialdeaz eta herriez maiteminduak eta adituak (historialariak, kronikari zaletuak, oroikarien bildumagileak, argazkilariak, euskaratzaileak…)

Ezagutu gaitzazu

Taldea

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos.

Itziar Herrán

Kazetaria eta turismo aholkularia da.

Hamarraldi bat baino gehiagodanik, Basquetour-eko kolaboratzaile, nazioarteko gida-liburu turistikoak gaurkotzeko lanetan jarduten du -Michelin, Lonely Planet eta Routard, besteak beste- eta Euskadin idazleen bidaiak antolatzeko koordinatzailea da.

Lur turismo aldizkariaren argitaratzailea zen, Euskadizko turismo-gida batzuk idatzi ditu eta Boston University-ko bekadun kazetaria izan zen, Fulbright Fundaziokoa, eta nazioarteko esperientzia du, Bloomberg Financial News-en hain zuzen..

Inma Roiz

Idazlea, antropologoa eta kazetaria Aiaraldean jaio zen, liburu batzuk egin ditu eta biografia eleberrituak ere bai.

“Manuela” eta “Oro Verde”, besteak beste, haren eleberririk ezagunenak.

Manuela -euskal baserriaren historia emazteki baten begitik ikusia, eta XVIII. mendean Nueva España zeritzon lurralderako emigrazioa- bosgarren argitaldira heldu da.

Oro Verdek 50. hamarraldian euskal basoetara lanera etorri izan ziren basamutilen hara-honak jaulkitzen ditu.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. - Kepa Barañano

Kepa Barañano

Laudion jaio eta bertan bizi da. Euskara hamaika-hamabi urterekin hasi zen ikasten, bere kasa, beraz, euskaldun berria da. Lanbidez eraikuntzako langilea, hargina izan da hogeitaz urtean, eta euskara irakasten ere jardun izan du; lanaz gain, itzultzen ere aritzen da, euskaratu dituen liburuen artean On Kixote Mantxakoa, Tormesko Lazarotto, Zuhurtasunaren Antzea, Ibarrola, kirmentasunaren ordaina, e.a. Idatzi dituenak Hi eta ni adiskide beti eta Bizi ala hil.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. - Xabier Ramos

Xabier Ramos

Basoen eta natura-inguruneen kudeatzeko teknikaria, naturako argazkilaritzan hasi zen, harekiko sentitzen duen miresmen eta errespetuagatik. Euskal geografiako biodibertsitatearen espezieen eta horizonteen momentu errepikaezinak bere kamerarekin hilezkortzen ditu.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos.

José Gutiérrez

Sortzaile eta marketin-zuzendari, Digixop enpresan, marketin digitalean eta web-en garapenean aditua den enpresa, hainbat sailetan bezeroak dituena: Eusko Jaurlaritza, Eroski, El Corte Inglés, Biboko Udala, MediaMarkt e.a.

Mesedez, kontaiguzu

Mesedez, kontaiguzu

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.