OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Amamengandik bilobengana bilobengana

Emi García

Cecilia zioten izen eman nahi gurasoek, baina erregistro-tokian okertu ziren eta Emilia ezarri zioten. Etxeak guztiek La Emi esaten diote. Ez du ahanzteko, ez du atzendu, ez, Emik garai zahar haietako giroa, txiroak txiro, eta beti txiro ziren bizialdi gogor hura, ez etxerik ez lurrik, berea zenik ezer ez zedukatenean, dena besterena zen. Urteak joan dira, biziera aldatu da, tint.

Agurain herri aberatsa izan dela esan daiteke, harresi handiak, jauretxe armarridunak eta halakoak horren ezagugarri; honela ere, nekazari-herri ere izan zen, lurginek eguzkitik eguzkira, senide guztiak batera, lan eta lan egin behar zuten soro-herri. Garaiak zailak haiek, aisa bizitzeko ez.

Cecilia García de Vicuña, Emi, 89 urtetan, amaz oroitzen da, bizialdi guztiko egun guztietan lan egin behar izan zuela dio eta ezin gozatu izan zuen berak jubilatu ondorean, bidaiatuz eta beste leku batzuk ezagutuz, gozartu duen bezala, Imserso delakoaren bidez.

Arratseko zazpiak dira, gautu du eta hotz dagi. Honela eta guztiz ere, Emik, berokiaz jantzi eta bildua, berriz ere Arramel karrikarantz jo du. Jubilatu edo “arazgetu” batzuk, adiskideak, biltzen diren tokia, kluba hantxe dago. Lehen lan eginda dagoz, orain gozartu behar da, atsegin edo atseden hartu behar da, ondo bai ondo irabazita.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana. Álbum familiar de Emi García
Álbum familiar de Emi García

Nekazari aberatsek beste bizimodu bat zuten

San Juan auzoan jaio zen, labore-soroez eta abereez inguratua. Sei ahizpa eta hiru neba, eta haurtzaroa nola edo hala bizi beharra izan zen.

Etxeko lanetan ezinbestela eta orduan eskolara bagerik, aurrena soroko lana baitzen, baitezpadakoa. Neguan, lurrean ezin ezer egin, euria zela edo elurra zela, orduan bai, eskolara, egun banaka batzuetan baino ez, hala ere. Lau erregelak -gehiketa, kenketa, biderketa, zatiketa- eta irakur-idazten ikasteko nahikoa, besterik ez.

“Txiro bizi izan gara beti, eta beti lan asko eginda”. Emiren aitak ez zedukan lurrik eta bizi ziren basetxean ere maizter. Jabegoa zuten lurginek beste bizimodu bat zuten. “Aitak etxean beti behar egiten zuen, inora bagerik, eta guk ere halaxe”. Lurdunak eta soro-jabeak zirenak Gasteizera azokara joan ohi ziren, ostegunoro, kafettoa hartzera, akeita alegia, eta kartetan jokatzera. Besteak bainoago ziren, nonbait.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Agurain. Álbum familiar de Emi García
Álbum familiar de Emi García

Aberats izaiteak emaiten zuen berezikeria

Azkarraga eta Begoña askaziak antzinadanik handikiak ziren, Emiren garaian ere bai, eta elizan bertan ere nabarmen.“Kaperak ere haientzat ziren, jarlekuak eta aulkiak halaber, aberatsentzat; gu, aldiz, ahal zen lekuan jarten ginen”.
Handiki haien etxe handiak, etxandiak, oraindik Aguraingo erdialdean nabariak dira. Harrizko hormetan haien mazmarro handi-ederrak, harriz landuak, eta burdinazko balkoi politak ere hantxe.

Emik Begoña sendia oso hurretik ezagutu zuen, zeren, neguan, landetan lanik ez eta haren etxera bidaltzen zuten, ahizpekin batera, garbitzaile. Euren lanagatik zerbait, diru apurrik, irabazten zuen, aitak, baina berek ezer ez. Izan ere, “bederatzi seme-alaba ezkontzea, garai haietan, arazo zaila, gaitza zen”.
Neska gazteak ez ziren mutil lurginez erraz maitemintzekoak. Makinarik ez zegoen eta lurra lantzeko idiak edo behiak edo mandoak erabili ohi ziren. Orduan, gizonezkoa zein emakumezkoa berdin, itaurreko edo itatzeko, sega eskuan, edo zer-nahi eta lan-da-lan.

Alta bada, XX. mendean, erdialdean, sega-makinak heldu ziren, traktoreak eta gaur egun erabilten diren hainbat eta hainbat makina edo tramakulu, eta “andereak”, harez gero, sorora ez. Orain nekazarirekin ezkon litekeela uste du, doike; orduan, berriz, Jose Mari Zalduendo gaztea hautatu zuen, San Juan auzoko bertako perratzailea.

Ezkon-egunean, 24 urteko, Emik lehenbiziko aldiz janzkera berea eta berria jantzi zuen, estreinatu zuen. Ordura arte, beti ahizpa zaharragoek utzitakoa jantzi izan zuen.

Etxetik atera eta lagunekin solas eta jostatu gutitan, dantza zegoenean, eta gaueko bederatzietan etxera atzera. Elizan kanpaitto bat joiten zen, ‘etxeratze-deia’, eta guztiak etxeratu behar, nahi eta ez, apaiza herriko karriketatik barrandari ibilten hasi aurrez.

Agurainen zinetokia zegoen, baina Emiren etxean harako dirurik ez, beraz, zinea ikusteko eretia gerorako geratu zen.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Agurain. Álbum familiar de Emi García
Álbum familiar de Emi García

Etxeratze-agindua’ joiten zuten eta guztiak etxera

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Agurain. Fiestas en Agurain, 1968. Arqué. Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Fiestas en Agurain, 1968. Arqué. Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz

60.eko urteak

Ikuzi, ikuztokian ikuzten zuten, lats edo errekan ere bai, belaunikaturik, Ordoñana aldean, udan batez ere, urik gehien eta garbien zegoen lekua baitzen.

Bokata zinkezko pertz batzuetan egin ohi zuten.
Oihal zuriak sartzen zituzten eta gainean sutatik idokitako errautsa egozten zuten. Zuritzeko era zen. Errautsaz gero ura irakitean. Gero eskorga edo gurdiño batez ikuztokira eraman ohi zuten, edo ibaian garbitzera, eta dena ondo-ondo ikuzirik eguzkitan zabaldu ohi zuten.

Emik etxean eduki zuen lehenbiziko ikuztailua 60. hamarraldian heldu zen; ordurako bere bi alabak eta semea jaioak ziren.

Jubilazioan aisabizi

Emik badaki aisialdia ondo betetzen, jubilatu ondorean.

Imserso delakoaren bidez, ahal izan duen guztian, bidaiatu izan du, adiskideekin solasean elkartzen da eta honetarako guzti honetarako jubilatuen kluba toki egokia da, urteetan lan eta lan egin eta gero.

Biziera lasaiagoa, eiki, nahiago izango zuen, gaur egungo emakumeenen antzekoagoa, bere lanbide eta guzti. Lehen, soroa ala lantegia zen (larru-lantegia, azuleiu-ekoiztegia…), baina berak beti etxean.
“Etxean” dio, egun bakar bat ere lanik egiteke ikusi ez duen edozein nekazarik esango lukeen bezala. Jose Marirekin, etxeko ekonomia urriari zerttobait gehixeago gehitu nahian lantzeko lur-alor batzuk alokatu zituzten eta hala hasi zen, 500 pezeta ordaintzen zutelarik.

Horregatik gaur egun bizimodua bestelakoa dela uste du, errazago, eta aukera edo ereti gehiago dagoela. Aimarrek 20 urte du, eta amamaren hitzok adi-adi entzuten ditu, inoiz ere entzun izan ez bailituan.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Agurain. Vicente López. Photo-Araba
Vicente López. Photo-Araba

Aukerak dituen herria

Aimarrek Arrasaten ikasten du; egunoroko joan-etorriak ez dio axola handirik, alderantziz, ibiltea maite du.

Hiritzar batean-edo bizi nahi luke, epe batez, baina jaio eta bizi den lurralde hau alde bat utzi bagerik, hemen herriak eta gaztetasunak aske eta bere gain hazteko aukera emaiten baitiote.
Lana ez da arazo hemen, industriarako joera handia dago eta. Hala ere, zerbait aldatu da, ez dago lehengo giroa, jaia beste leku batera joan da. Aimar asteburuetan Gasteizera joan ohi da, jostatzearren.

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana..Foto cedida por Kepa Ruiz de Eguino
Aniceto Lezea y su hijo Pepe Lezea, txistularis de Agurain, y Pitillas, atabalero. Foto cedida por Kepa Ruiz de Eguino

Euskara, debekatua

Emik bilobari begiratzen dio eta harro dago, mutilak uda Atusa lantegian lanean eman duela-eta; “Agurainen aukerak egon badagoz”.

Bilobak euskaraz jakitea ere harrotzeko modukoa da amamarentzat; umeek, ttiki-ttikitatik ikasten dutela dio eta honegatik “bekaitza” die.

“Zein urte gaiztotan jaio ginen”, deitoratzen du. Bere etxean inork ez zuen euskaraz egiten, baina, gainera, Francoren urteetan debekatuta zegoen.
Halatan, bada, Gipuzkoa aldetik gazteak Agurainera etorten ziren, nekazari-etxeetara, erdara ikasteko asmoz.

“Guregana hurbiltzen ziren, hizketan aditzearren”, eta erdara ikasitakoan, edo nola-hala ulertzeko gai zirenean, euren etxeetara itzultzen ziren, pozarren.

Neguan haien etxeak garbitzen genituen eta aitak zerbait irabazten zuen"

Emi García

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitate

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.