OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Ezezaguna bezain zoragarria, Urizaharrak Erdi Aroko sekretuak gordetzen ditu. Nafarroa eta Gaztelako erresumen arteko bidegurutzean, lau gaztelu, lau, eraiki izan ziren garai zahar haietan –Urizaharra, Villamonte, Herrera eta Mendiluzea– elkarren ikusterrean laurak, elkarretatik ez hain urruti.
Egungo egunetan hori ezinezko, haien aurrriak, herexak baino ez baitira zutik geratzen, honela ere, haien lorratza Arabako Mendialde honetan beti agerian, izan ere, hemen zehar Araba-Errioxarako bidea doa eta hemen gaindi gure lurraldeko errepide eta ingurualderik politenetako bat.
Erdi Aroko hiribildua da Urizaharra, XIII. mendean eraikia edo irasia. Harresiko atetzarra hortxe lekuko, bi babes-dorre trinko erdibiribil dituena, zaindari antzo, eta “matacán” esaten zioten harrizko balkoi etsaiari erasoteko prestatua zegoena goialdean. Gotorleku zinez gotorra! Eta harresiaren barruan etxeak, bizietxeak, eta aire zabalean museo, oro har nekazari itxurakoa, Errondako Pasealekuan.
Udalerria, osatzen duten sei herrixkak, mendi ederrez inguratua dago. Mendietan haitzuloak, Faidukoak eskuz egindakoak adibidez, San Leongoak berez harkaitzetan sortuak; ura ere non-nahi eta Uraren Bidatza ibiltzaleen gozagarri, Herreriasko ur-jauziak ahantzi bage; ingurugiro gozoa, beraz, dena.
Urizaharra-ren oroitzapenak
“La Villa de Peñacerrada y sus aldeas en la Edad Media” liburuaren egilea Historiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Erdi Aroko Historiako irakasle titularra.
Euskal Erdi Aroko gizarteari buruzko artikulu eta liburu ugari idatzi du. Dena aztertu du: Arabako mendialdeko leinu garrantzitsuenak, Urizaharraren jatorri misteriotsuak, Arabako anaigoetan sartu izana eta Gaztelako erresuman esku hartu izana.
Félix López López de Ullibarri Arabako Foru Aldundiko Museoen Zerbitzuko burua eta Urizaharrako Administrazio Batzarreko zuzendaria izan zen. Arabako Mendialdearen eta iraganaren zale kartsua da.
Urizaharrako Aire Zabaleko Museo Etnografikoaren lanari esker, egun ibilbide historikoa egin dezakegu 200 tresna, eultzi-bilduma interesgarri, paketatzeko makina, motore eta abarren bidez. Oso adiarazgarriak dira, eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren munduaren berri emaiten dute, baita eskulanetatik nekazaritzako mekanizaziora izan den trantsizioaren berri ere.
Gure lehen laguna izan da Urizaharrako karriketan. Elizako giltzak daduzka eta oso modu atseginean erakutsi zigun, berak eta beste guti batzuek ezagutzen dituzten istorio eta gertakari ugari kontatzeaz batera, bizitza osoa herrian eman baitu.
Jesusek (90 urte) duela guti arte urtero Gabonetan La Herrera mendateko jaiotza ospetsua ipinten zuen, Arabako Errioxara doan errepidean, alegia.
Beleen basoko ahaidea —basoko kontakatilua-— eta, bere espeziekoen antzera, oso adimentsua da.
Denetik jaten du, hasi fruituetatik eta hildako animalietaraino. Egoiliarra da, urte osoan ikusgai. Arrak eta emeak berdinak dira.
Oso garrantzitsua da basoetan, haziak lurperatzen baititu gero elikatzeko, baina gero asko ez du edireiten eta haziok ernetzen hasten dira. Hazi-barreiatzaile ona da.
Udako hegaztia da, gure artean. Udaberriaren amaieran edo uda hasieran iristen da Afrikatik Iberiar penintsulako mendigune nagusietara. Penintsulako lau hegazti nekrofago edo sarraskijaleetariko bat da. Hegoak zabalduta, 171 zentimetro izaitera iritsi ahal da.
Ornodunen Liburu Gorrian kalteberatzat katalogatua dago, lugintzan erabiltzen diren pozoinak direla eta.
Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.
OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.