fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

3
Amamengandik bilobengana bilobengana

1778ko errotaeta okindegia

EZIN
BESTE
KOAK

Urizaharrara sartutakoan, Gasteiztik errepidez, herriko guztiek ezagun duten tokia ikusten da: okinetxea. Alonso sendia bertan bizi da, irina eho, orea egin eta ogia ekoitzi eta saltzen den tokia, orain laugarren belaunaldiak hor dirau lan eta lan, gero eta gogorragoa den lanbide ezinbesteko horretan, okintzan.

Urtean hiru opor-egun, beste guztietan oratu eta banatu beharra, atsedenik ez. Arabako hiriburuan, Gasteizen, 25 saltokik saltzen dute Urizaharrako ogia, eta beste leku batzuetako ogia orobat. “Gehienetan bospasei ogi-barra baino ez duzu uzten, beraz, bentzina eta gurpilak xahutu, besterik ez”.

“Sobado” delako ogi mota da “izarra”, ekologikoa ere ondo saltzen da, larunbatean egiten dutena. Errota zaharra erabilten dute, oraindik, 1778koa dena; tobera, harriak, garabia… hor dagoz eta dabiltza, nahiz eta gero eta ur gutiago izan, eta urik bage ez dago ehaiterik, ez dago eiherarik. “Lehortea gogorra da”, dio Edortak; La Fuente (Iturria) esaten dioten iturburutik ur-lasterra aspaldi axkar-axkar jaisten ikusten zuen.

Edorta Alonsok hogei urte zuenetik lanbide honetan dihardu, orduan gazte eta ikasle baina behar zenean lanari ekiten zitzaion, lagundu behar eta. Okinetxean bizitzea “zori ona da, batzuen eritziz, eta zori txarra, nik diodanez, egun osoan lanean zagoz eta”. Gaur egun sendiaren negozioa, garatza berak kudeatzen du, emaztearekin eta arreba batekin.

Foto: Edorta Alonso, Urizaharrako okina eta azken errotaria

1778ko errotaeta okindegia

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak