Urizaharra herrixka txit zaharrez inguratua dago, haitz eta baso edo berro sarriz beteriko ingurualde batean, antzinateko haitzulo ugari han-hor-hemen sakabanturik, beraz, honek guzti honek bere xarma emaiten dio. Montoria ondoko egarari, aurkintzari Arabako “Parke Jurasikoa” esaten diote, fosilak-eta non-nahi. Pagoetako enparantzan eliza, Jaun Done Ibanerena, hau da San Joanena, baina ikusteko ere iturri-ikuztoki-aska.

Lozan 15 lagun bizi dira, gehienak adinekoak, eta nabaritzeko Sarmiento sendiaren jauretxea, edo dorretxe izandakoa, noizbait inguru osoko jabe izan zen leinuarena, errege gaztelarraren morroi. XV. mendeko distira haretatik ez da ezer geratzen, leihoko mazmarroak eta puntuerdiko arkua baizik ez.
Dorretxe zena nekazari-etxe bilakatu zen, eta María Luisa Albaina eta José Mari Ladrera bizi dira, laborea ekoizten dutenak, “hemen bizi gara eta hemen hilko gara” diote.