Faidu herrriaren goialdean, eskuz egindako haitzulo mordo bat dago, Arabako handiena eta zirraragarriena. VI-XI. mendeen artean bizitoki izan ziren; hasieran lau estai edo mailakoak ei ziren, eta bertan idazkunak, hilobiak, eta horma-irudi harpetarrak aurkitu dira. Batean, Peñako Andere Mariaren baseliza eraiki zen, Euskadiko Monumentu Nazional izendatua, Euskal Herrian dagoen baselizarik zaharrena delakoan. Hemen dena harrigarri da, alde batetik sarguko arkua; bestetik, hormetan dagozen marrazki oso eder-zaharrak; eta haitzean zulaturiko bizigu edo egonguak.
Baroja edo Barrotzatik hurbil, Loza ere hor, beste haitzulo edo harpe tikiago batzuk dagoz, Faidukoak bezain ezagunak ez, baina ingurualdean ondo bai ondo sartuak eta sasiz estalixeak direlako lilura punttu batekoak dira. Herriko batek hara lagundu ezik, nekez dituzu edirenen.
Faido. López de Guereñu. Photo-Araba