Urizaharra ondoan, leheneko harresiaren eta lurra lantzen zen soroen artean erakustoki bat eratu da Arabako lurginek, gizonezko zein emakumezko, erabilitako tresnekin, lanabesekin. Lanaldi luzeak haiek, lurrarengandik emaitza eskuratuko bazuten, eta hor era askotariko gauzak, balio handikoa bakana izanki, nekazaritza edo lurgintza zer zen erakusten dutenak, ikusarazten edo irudikarazten dutenak.
Aire Zabaleko Nekazaritza Museoak 200 bat lanabes daduka, orain ikusgai lehen langai, hainbat nekazarik berek emanak. Hasi behialako laia haiek, erein baino lehenago lurra iraultzekoak, eta aurreko mendearen erdialdean traktorea heldu zen arte.
Bilduman trapa batzuk, fardo-makinak edo motoreak, herri hauetan nola bizi izan den argiro ikus eta ikas dezagun.