fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

4
Amamengandik bilobengana bilobengana

Eliza

EZIN
BESTE
KOAK

Jasokundeko Andere Mariaren eliza, trantsizioko atalde erromanikoa eta dorrea eta kanpandorre neoklasikoa dituena herriko bakarra da, eta, Arabako hiribildu harresidun gehienetan ez bezala, ez da gotorleku-eliza. Barruan bitxi oso ikusgarri batzuk daduzka, hiru aurpegiko buru bat, esaterako, eta deabruzko itxuradun eskultura bat, orobat.

Erretaula nagusia errenazentista itxurako gauza miresgarria da, tankera horretan Euskadin dagozenen artean garantzitsuenetako bat, eiki, ikonografia guztia, ohi bezala, birjinari eskainia baita.

Korua intxaurkiz egina zinez polit-polita da. Lau intxaurrondozko zuraz egin ei zuten, sei mila errealeko balio, eta apainduran paisaiak eta egitura arkitektoniko harrigarriak ditu. Erlieberik ederrena erdialdeko jarlekuan dagoena, Mauricio Valdivieso zizelkari arabarrak egina da, Valdivieso-tarrek XVIII. mendearen azkenaldian, zura lantzeko aroztegia zuten, Pagoeta herrixkan, eta horregatik “Pagoetako santugileak” esaten omen zieten.

Lignum Crucis delako erlikia-ontzia, prozesio-gurutze bat da Ramírez de La Piscina sendikoek emana, berau eskualdeko beste askazi argidotar bat zen, eta haietako batzuk elizaren barruan ehortzirik dautza. Beste antze-lan ikusgarri bat ere badago, frai Jacinto Martínez-en aurpegi-argazkia; kaputxino eta teologo, urizahartarra jakina, Habanako gotzain izan zen.

Eliza

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak