fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

9
Amamengandik bilobengana bilobengana

Asfalto naturala

EZIN
BESTE
KOAK

Arabako Mendialdea deritzon eskualdean haitz asfaltikoa dago, eta behiala meatzariak hor aritu izan ziren, asfaltoa idokitzean. Mea beltz betuna antzekoa, bideen zoladurarako ona eta eraikuntzan ere usatua da asfaltoa. Meategi batzuk ustiatu ziren –batzuek emakume izena zuten, Diana meatzea, esate baterako– Loza aldean, adibidez, aire zabalean. XIX. mendearen erdialdean sei meatzari eta bost gurtzain ibilten ziren lanean. Asfaltoa, gehienbat, Frantzia aldera igorten zen.

Montoria aldean beste meategi batzuk egon ziren baina onak izan arren tikiak.
Prim jenerala –politikari liberal 1870ean erhoa– mea-enpresa haietako akziodun nagusietako bat izan zen. Urteak joanda, garraioa garesti, lekuak transformazio-lantegietatik urrun, eta asfalto naturala ordezkatuko zuten beste ekai edo gai sintetikoak sortu izana… azkenean mea bertan behera utzi zen, meatzeak itxirik.

Gaur den egunean, haietako batzuk berriz ere ireki izan dira, turismoari begira batik bat, ingurugiroari loturiko ekimenez.

Urizaharrako anbarra munduan bakarra da. Balio zientifiko handia du eta ikerketarako guztiz berebizikoa, eta honegatik interes kulturaleko ondare izendatua dago, Flysch-a bezala eta Eusko-Kantauriko Arroko burdin-, berun- eta zink-meategiak bezala; UNESCOko euskal GEOSITES bakarrak eta interes mundialekoak dira.

+INFO
Urizaharrako Interpretazio Zentroa “Sobre la explotación del asfalto natural en Álava. La fábrica de asfaltos naturales de Maestu-Leorza” liburua., Rufino Lopez de Alda Floresena.

Asfalto naturala

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak