OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Arraia-Maeztu udalerri handia da, eta bere herrixketan Arabako Mendialdearen xarma gordetzen du. Herriño horiek ibai baten ibilguaren inguruan dagoz, gehien bat, ibar eta sakan sakonetan batzuk, haitz handien atzean beste batzuk; Arraia haranean Ega ibaiaren uhaldean, eta Laminoria ibarrean Musitu ibaiaren ondoan.
Ur horiek nolabaiteko oparotasuna eman zuten aurreko mendeetan, burdinoletako mailuek etenik gabe joten zutenean eta lurralde horretan zebiltzan errota askotako harri biribilek ibaien indarraz bira eta bira egiten zutenean.
Gero asfalto-meatzeak izan ziren. Eta horrela, gauza batetik bestera, Arraia-Maeztuko bizilagunek beren baliabideez onura lortu izan dute, eta, aldi berean, balioa eman eta bizitza ere eman diote txoko malkartsu, zabal, askotariko eta oso eder honi, Izkiko Parke Naturala Arabako Mendialdeko bitxi naturala duena.
Maeztu bere gune neuralgikoa da, eta bere inguruan Gasteiz-Lizarrako errepide nazionalak elkartutako herri tiki asko dago. Antzinan, horko jende guztia hiriburura hurbiltzeko “trenttoa” ibilten zen, orain orduko geltokiak eraldaturik dagoz eta haietako bat udaletxe bihurtu ere bai.
Aitzinaldea: Maeztuko 8 ahoko iturria. E.Guinea. Gasteizko Udal Artxiboa.
Maeztu-ren oroitzapenak
Loli García Aletxan udaro ospatzen den olerki-topaketaren bultzatzailea da. Aletxa’ Maeztuko herrixka da, 40 bat lagun, intera, bizi da han, itsas-mailatik 750 metrotan eta aldapa batean.
Hasieran pertsona taldetto bat baino ez zen biltzen, olerkien errezitatzera, baina topaketa gero eta jendetsuago bihurtu izan da, eta, gainera, eskualdeko margolarien erakusketa ere antolatzen da gaur egun.
Argazki oina: Loli taldearen erdian
Maeztu gazte-gaztetatik bere ikasgai izan du, bere jorana. 16 urtetan, Arabako Mendialdean zehar ibili ohi zen beste garai zahar batzuetako aztarrenak bilatzen, eta halako egun batean, tximeletak sare batez ehizatzen ari zeino, López de Guereñu arabar argazkilari handiarekin buru egin zuen, berehala elkarren arteko hizketa hasi zen eta bizialdi osoa iraungo zuen harreman modu bat.
Beste lagun garrantzitsu batekin ere berdin gertatu zitzaion: Micaela Portilla, historialari handia, hain zuzen. Azokan eta bere osaba-izaben saltokian zegoen eta hara agertu zen emakume hari uraza bat saldu zion, eta urte batzuen buruan adiskide eta elkarlangileak izan ziren.
Rufinok, lanbidez eta ogibidez ingeniari teknikoa izanagatik ere, bizitza, hein baten, ikaskuntzari eta ikerkuntzari eman dio, Maeztu herriaren historia gehien bat aztertu duen ikerlaria dugu. Hamar bat liburu idatzita dago eta herri honen iraganaldiaz gehien dakien laguna dela esan daiteke.
Honatx harek idatzitako liburu batzuk, Gasteizko Santxo Jakituna Fundazioan eta Maeztuko Udal liburutegian aurki ditzakezunak:
Orchis antropophora (izen zientifikoa, kurtsiban eta lehenengo izena hizki larrietan)
Orkidea honek “urkatutako gizakiaren orkidea” izen orokorra edo arrunta hartzen du, landarearen ezpainek giza irudi batekiko duten antzekotasunagatik. Ohikoa da lurralde osoan, eta 40 zentimetroko garaiera izan dezake.
Aletxa · Apilaiz · Arèatza · Atauri · Azátzeta · Zekuiano · Ibísate · Korres · Elortza · Maeztu · Musitu · Erròeta · Erroìtegi · Sabando · Birgaragoien · Birgarabarren
Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.
OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.