fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

3
Amamengandik bilobengana bilobengana

Asfalto-meatzeak

EZIN
BESTE
KOAK

Asfalto naturala Arabako Mendialdearen barruan dago. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Elortzan eta Ataurin meatze batzuk ustiatu ziren, eta langile askori eman zitzaion lana bi hamarralditan baina krisian sartu zen, petrolioaren deribatuen lehiagatik.

Hainbat meategi ustiatu ziren eta horietako askok emakume izena zuen, Atauriko Lucia meategi ezagunena, baina baita Berta, Luisa, Carmen, Diana edo Irene ere. 1910 aldera, Asfaltos de Maeztu konpainiak hamabost meatze-emakida zituen. Gaur egun, horietako batzuk berreskuratzen hasi dira, ingurumena lehengoratzeko, turismo industriala egiteko eta natura zaintzeko hainbat ekimenen bidez.

1927az geroztik, Gasteiz eta Lizarra lotzen zituen trenbideak erraztu egin zuen lantegietako asfaltoa ateratzea, eta bultzada handia eman zion meatzaritzaren garapenari. Geltoki zahar asko zutik dirau oraindik. Maeztukoa, xarma handikoa, udaletxearen egoitza da, eta Ataurikoa zaharberritu egingo da.

Vía Verde del Ferrocarril Vasco-Navarro delakoa luzea eta laua da, txirrinduz egiteko berebizikoa.

  • INFO liburua “La fábrica de asfaltos naturales de Maestu-Leorza”, Rufino López de Alda.

Argazkia: Elortzako meatze-ahoan meatzaria. E. Guinea. Gasteizko Udal Artxiboa

Asfalto-meatzeak

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak