Gaur egun Gasteizerako errepidearen alde batean nabari dagoena harrizko gurutze bat, aurreko mendeko 80. hamarraldian eraikia eta bertan mihise batean Kristoren martirioaren ikurrak irudikaturik.
Antzina-antzinadanik, maiatzeko lehen larunbatean erromerian gurutzeraino joaiten da, eta herriko neska ezkongaiek zapi batean Kristoren pasioko ikurrak brodatzen dituzte, gero Maeztuko lagunik zaharrenak hantxe gurutzean esekitzeko ardura du.
Lehen, erreguak Fausto eta Vitor deunei egiten zizkieten, eta soroak ur benedikatuaz onesten zituzten, izurriteak ekidin eta uzta ona izan zitezentzat.
Maeztun, gehien bat, lusagarrak, garagarra, artoa, lihoa, kalamua, garia, oloa, babak eta ilarrak hazten ziren.
Gasteizko Udal Artxiboa