OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

4
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Maestu handikitarra

EZIN
BESTE
KOAK

Maezturen historiaren zati bat gaur egun ere hainbat eraikinetan nabaritzen da, hala nola Zortzi Ahoko Iturrian, harlanduzko etxandietan eta eliza nagusian bere papamoska barregarriarekin.

Herriko plazan, iturri oktogonal zoragarriak herrira ura ekartzea gogorarazten digu (1860), eta aurrean, jauregi barroko handia, Zerainen etxea izan zena. XVI. mendeaz gero Maeztuko leinurik garrantzitsuena eta inguruko burdinolen jabeak ziren Zerain askazikoak; armarri handian haritza eta arkumea daduzkate.

Zerainekin batera, Maeztu, Abreu, Musitu eta Arana sendiak izan ziren hiribilduko beste askazi handiak, gaur egun oraindik Gurutze Deunaren elizan nabari den kutsu dotore hori agertzen dutenak. Tenpluko gangetan Gaunatarren armarria ageri da; Maeztuko jaunak, XIV. mendean Gaztelako erregeari emandako zerbitzuengatik.

Maeztuko elizako erlojuak papamoska bat daduka, batuta eskuan dadukan panpina, eta kanpaien erritmoari jarraitzen zaio. Jatorria misterio bat da, 1860. urtean herrian izan zen erretore ospetsu batekin zerikusia izan dezakeena. Jose Saez de Ugarte jauna, Isabel Katolikoaren Ordenako Zalduna, Toledon edo Burgosen inspiratu ahal izan zen, bertako katedralek antzeko papamoskak baitadutzate.

Papamoska hau Urizaharra Pagoetako santugile ospetsuetako lehengusu batek fabrikatu zuen ziur aski. Beraren lantokirean Euskal Herriko erretaulak eta elizak apaindu zituzten lan ederrak atera ziren.

Maestu handikitarra

Eta baita Maeztun ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana
Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak
Arabako herriak - Emakumeak OKONDO mujeres
Nobedatea

Okondo Emakumeak

Okondoko emakume guztiei behar-beharrezko omenaldia egiten dien dokumentua da; beren ahalegin eta dedikazioari esker, gaur egun guztiok jaso ditugun eskubideak lortzen lagundu baitute.

Inma Roizek, Arabako Herriak ekimenaren sortzailekideak eta “Manuela” eta “Oro verde” eleberri bikainen egileak, sortu eta idatzi du; argazkiak Xabier Ramosenak dira eta diseinua, berriz, Jose Gutiérrezena (digixop.com)

Okondoko Udalak argitaratu du paperezko formatuan.