Ur-jauziak eta osinak, pago-haritz basoaren barruan, Asparrenako lekuetan politenetakoa eta ikusienetakoa; anbiola ola bat ei zegoen.
Ibilaldiak 3,8 km. du eta Mitxarroaren Museoan hasten da, ibaiaren ondo-ondotik, antzinan errotak edo boluak izan ziren eraikin batzuen aurriak ikusgai.
Uraren marmarra entzuten da, firi-firi, urtegi batetik behera lasterka doala, ubidez. XIX. mendeko gauzak dira, eta Araian industriak beti ukan duen garrantziaren berri zaharra emaiten digute, ingurumena egokia izanki.
Ibaia bizi iturrri, eta hemen lan iturri ere bai. Argindarra ekoizteko zentrala, ekoiztokia alegia, hasieran lantegia ibilaraztekoa zena, herriko argietarako ere erabili izan zen, eta beste leku gutitan bezalako argia zegoen herria zen. Urteetan geldirik egon eta gero, herriak argindar-ekoizpena berreskuratu zuen, eta gaur egun herriko enpresa batek argia ekoizten du.