OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

10
Amamengandik bilobengana bilobengana

Alipendi eta ekin!

EZIN
BESTE
KOAK

Futbol talde bitxi eta bakan hau Araban zaharrenetako bat da, 1926an sortu baitzen!; Asparrena osoko eta Araiako, bereziki, lagunek osatu ukan dute urterik urte hainbat belaunaldiz belaunaldi. Alipendi hitzak ‘barbailasko’, ‘ipurloka’ esan nahi omen du, eta taldearen joan-etorriak halako zerbait erakusten du.

Alipendin jokatzeak, orain ehun urte, bazuen bere zera. Lehenbiziko futbol-zelaia, Ametzaga mendian, eta berton taldeak bere lehen ostikadak eman zituen. Zelaiak orduan lupetzak ziren, ez dutxarik ez aldagelarik, eta jokalariak ibaian bainatzen ziren, urtaro guztietan. Jende kartsua talde honetakoa, beti: behin 35 kilometro txirrinduz egin zuten, Araiatik Gasteizera, lehenengo tixertak edo ‘atorraxkak’ eta prakak erosteko, “hamar ogerleko” guztira.

Lehenbiziko jokaldia, ‘partida’ hala egia, Dulantziko taldearen aurka, 8-0, hots, zortzi eta huts galdu zuen. Bere une bikain-bikaina, askoz geroago heldu zen, 1968-69.eko lehia-aroan, Enpresen arteko Lehiaketako Kopan txapeldunorde izan baitzen. Orain, Alipendik Arabako Ohorezko Mailan jokatzen du.

Araia bizia da, alderen alde. Kirol ugari agendan; eta edozein elkarte osatzeko hainbat partaide, zahar-gazte, eta gogo handiko jendea da bertakoa. Eta guztiak batzen dituen zerbait bada, zinema da. Andra Mari Aretoan, 75 urteotan, astebururo, filmeak emaiten dira, eta beste egitaldi batzuk ere maiz, hala hitzaldi nola kantaldi, eta abar.

Alipendi eta ekin!

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitate

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.