fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

1
Amamengandik bilobengana bilobengana

Ajuriaren fabrika

EZIN
BESTE
KOAK

Arruri itzautzigarriak

Burdinazko hezurdura eta ke-hoditzar herdoildu horiek euskal industria-ondarearen zati dira. Gaur egun leku mamu samarra da, baina industriatze hasierako lantegirik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Araiaren kanpoaldean dago, Altzania mendilerroaren magalean, Aizkorri-Aratzeko parke naturalaren hasieran, Araba eta Gipuzkoaren arteko muga naturalean. Hurbiltzea merezi du, herriaren nortasuna eraiki zuen fabrikaren egitura ikustearren.

Antonio Fernandez de Larrea abokatuak aukeratu zuen Araia instalatzeko leku egoki gisa, baina historian zehar Ajuriaren fabrika esan izan zaio, jabe zen sendiagatik, itxi zen arte.
Euskadi osoan geratzen den XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako burdingintzaren industria-aztarrenetako bat da!

Oraindik ere, XIX. mendearen bukaeran lantegiko turtukiak higiarazten zituen energia ekoizteko, Zirauntza ibaian eraikitako urtegia ikus dezakezu. Ibiltoki ederra da, aldapan gora baina.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Asparrena

Nortasun baten sutegia

Industria-aurri hauek eta gaur egun Asparrena zer den ulertzeko, duela 150 urteko Araiari buruz irakurri behar da. “La forja de una identidad. Araya pasado y presente” Paz Larrunbide Morenoren liburua ezinbestekoa da. Arabako Foru Aldundiak 2020an argitaratua, Ajuriatarren industriaren eta askazi bultzatzailearen historia eta Asparrenan –su eta gar goriko herria– utzi duen zantzua aztertzen ditu.

Burdina

Aratz mendiko burdin-meategiak, egurra ere ugari ura bezala, leku irona, beraz, eta Araian lurralde osoko burdinoletan ezagunenetako bat kokatu zen.

“XVIII. mendeaz geroztik, Araian, Olazarren, burdinola bat zegoela jakina da; lehenik herriarena zen eta gero, 1819an Jose Maria Urniza merkatari gasteiztarrak erosi zuen. Euskal lurraldeetan orduan artean indarrean zegoen burdinola bakarretakoa zen…”
“Mugaetxeak itsas-hegira eta egun oraindik dagoen ibai-mendietako mugara eraman ziren —1841era arte Gasteizen, Urduñan eta Balmasedan egon baitziren—, eta horrek muga-zerga protekzionistak sortu zituen siderurgiarako, eta itxaropen berriak zabaldu zituen euskal burdin-ekoizleen artean, eta lantegi berriak eta modernoak eraikitzen hasi ziren”.

LA FORJA DE UNA IDENTIDAD. ARAYA PASADO Y PRESENTE.
Paz Larrumbide Moreno

Arabako lehenbiziko burdin-lantegia

Araia eta Asparrena osoaren eraldaketaren motorea izan zen. Araiako Jaun Done Petiriko Burdin-lantegia 1848an irasi zen, Arabako lehenbiziko siderurgia-fabrika eta Euskal Herriko bigarrena izan zen, Bizkaiko Boluetako Santa Anaren ondorean. Hemen jabearen lantegia esaten zioten; herriko biziera zeharo eta betirako aldatu zuen.

Enpresa-abentura handi harek, garai nahasiak irago zituen arren eta lehiakide indartsuak ukanagatik ere, Bizkaiko Labe Garaiak esaterako, jarduerari 1985era arte eutsi zion. XIX. mendearen azkenaldia eta XX. mendearen lehenengo bi hamarraldiak izan ziren Araiako lantegi eta herriarentzako oparotasunik handieneko urteak.

 

Herri guztia

Ia herri guztia aritzen zen lantegian lanean. Fabrika ezarri zenaz geroko lehen berrogei urteetan, Araiak bere populazioa hirukoiztu zuen (359 1843an eta 832 1887an). Abeltzain eta nekazari gehienak lurgintzari utzi eta burdingintzan hasi ziren lanean.

*Argazki: Lantegiko langileak 1885 irian. Forja de una identidad liburua.

La Cope

Alfredo Ajuriaren zuzendaritzapean, kontsumorako kooperatiba bat sortu zen, ekonomatua izaiteaz gain bazkideei doako laguntza medikoa emaiten ziena. Asmo hori garai haretan oso berria zen, eta emakumeek eginkizun biziki eraginkorra izan zuten.

‘La Unión Obrera’ kooperatibak eragin eskerga izan zuen herrian. Helburua bazkideen interesak babestea zen, beharrezko zuten hornidura ahalik eta salneurririk merkeenetan eskainiz. Hori bai, erosketek ezin zezaketen inoiz ere gaindi langileak jasoten zuen lansaria.

‘Biltegia’ esaten zioten eta zegoen tokia, Zuzendaritza Batzordeak erosi zuen 1904ean eraikin berria eraikitzeko.

XXI. mendean Copek oraindik dirau, eta ez dago bertan esku hartzen ez duen bizilagunik. Urteak eta gertaerak irago dira, 1968an sute larria ere tartean, baina elkartasunezko borroka-gogo hura  oraindik ere  bizirik. 

Jabea

Leon Urgoitia kudeatzailearen segurtasuna eta irmotasuna funtsezkoak izan ziren zailtasun guztiak gainditzeko eta bera joanda fabrika sendorik eta tinkorik uzteko, bera hil eta 100 urtera arte jardunean egoiteko gai izan baitzen.

Leon Urgoitiak bazekien non ziharduen, lurra ezaguna zuen, izan ere, Asparrenako alkate ere izana zen, eta enpresako akzioduna orduan halaber. Madril-Irungo trenak herrian geldialdia egin zezan ere negoziazioak egin zituen.

Bere jauretxea herriaren erdialdean eraiki zuen, gaur egun hor dago eta sendiarena da. Tankera historizistakoa, Martín Saratsibar arkitektoak egina da –Iruñean Aldundiaren jauregia ere berak egina– eta, senitarteentzako egoitza izaiteaz gain, lantegiko toki nagusiak ere hartzen zituen, bulegoak eta batzar-aretoa barne.

Leon Urgoitia 1886an hil zen, Araian, eta hilerri zaharreko panteoi neogotiko batean lurperatu zuten.

“Askoren ugazaba eta guztien ongilea, “Ugazaba” esaten zioten, eta ondoreangoei ere ezizen hori jarauntsi zien: Ugazabaren etxea, Ugazabaren zubia edo Ugazabaren loretegia, egun arte iritsi diren izenak dira.”

LA FORJA DE UNA IDENTIDAD. ARAYA PASADO Y PRESENTE
Paz Larrumbide Moreno

Fabrikak Ajuria abizena hartu zuen, eta harez geroztik honela esan izan zaio beti, zeren, Leon Urgoitiaren Emilia alaba Antonio Ajuria Sarralderekin ezkondu baitzen. Haren seme Alfredok asmo eta lorpen berriak ekarri zizkion enpresari, eta haren ondokoek garatz oparoa zabaldu zuten.

“XIX. mendearen azkenaldia eta XX. mendearen lehenengo bi hamarraldiak izan ziren Araiako lantegi eta herriarentzako oparotasunik handieneko urteak”.

LA FORJA DE UNA IDENTIDAD. ARAYA PASADO Y PRESENTE.
Paz Larrumbide Moreno

Berritzaileak

Penintsula osoko lehen indukzio-labe elektrikoa hemen ipini zen indarrean. Ijezteko altzairu xaflakorrezko lehen galdategietako bat ere izan zen.

Ajuriatarrek negozioa Gasteizera zabaldu zuten, Espainiar estatuko lur-soro guztietara nekazaritzako makinak saltzearren. Hiriburuan marka honetako burdinaz egiten ziren Araiako golde eta eultzi ospetsuak eta halako lanabesak.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Asparrena

“Garai haretan, belarri-goldea hedatu zen, Espainian, eta fabrika jo eta ke erabili zen golde-mota hori egiteko”

LA FORJA DE UNA IDENTIDAD. ARAYA PASADO Y PRESENTE
Paz Larrumbide Moreno

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Asparrena
La otra fábrica de Ajuria en Vitoria. D.Sáenz. Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz

 

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Asparrena
Maquinaría agrícola de Ajuria de Vitoria hacia 1935. C.Yanguas. Archivo municipal de Vitoria-Gasteiz

*Argazki: Ajuria-tarrak eta Arantzabal-darrak Gasteizen 1914 irian. E. Guinea. Gasteizko Udal Artxiboa

Ajuriaren fabrika

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak