fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

8
Amamengandik bilobengana bilobengana

Umore Antzerkiaren Jaialdia

EZIN
BESTE
KOAK

Agorrileko bost egunean, Araiako karrikak umorez janzten dira. Hitzordua 15. egunaren inguruan izan ohi da, Umore Antzerkiaren Jaialdia ospatzen denean.

Egun berezi horietan, Araba-Euskadiko eta gure mugaz haraindiko antzezleek barreak eta algarak, umorearekin aldarte ona eragin eta eragin nahian dabiltza bertan bizi zein arrotz diren herritarren artean.

Dena orain dela 30 urte baino haboro hasi zen, herabe antxean, eta haziz-haziz joan zen, lurralde osoan erreferente bilakatu arte. 2003az geroztik, zabalduz handitu da eta, Araian bakarrik ez ezik, Jaialdia Arabako beste herri batzuetara ere hedatu da, adarrik adar.

2023an, kalean bezala antzoki itxian ere, guztira 41 antzerki-lan eskaini izan ziren, 13 antzelari-taldek jokaturik, Araba osoko hainbat herritan. Araian tabernak ere egun horietarako bereziki janzten dira, aulkiak eta beste ipin-kentzeko laguntzaileak, nahitari, biltzen dira, eta herri guztiak bere Umore Antzerkiaren Jaialdi horren alde jo eta ke jarduten du.

Umore Antzerkiaren Jaialdia

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak