OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

2
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Kooperatiba

EZIN
BESTE
KOAK

Araiako ‘La Unión Obrera’-k herrian eragin handi-handia ukan zuen. Alfredo Ajuria buru zela, kontsumo-kooperatiba sortu zen, ekonomato-denda izaiteaz gain bazkideei sendagile-arreta doakoa eskaitzen ziena. Ordurako asmo edo xede oso berria zen, eta emaztekiek eginkizun  txit ekinkorra ukan zuten.

‘La Cope’-ren helburua bazkideen interesei edo zuduei zuzendua zegoen, premiazkoa zuten guztiaz hornitzeko, salneurri ahalik merkeenean. Hori bai: langile edo beharginak irabazten zuena baino gehiago ezin eros zezakeen.

‘El Amacen’, biltegia alegia, esaten zioten tokia, 1904ean Zuzendari Batzak erosi zuen, eraikin berria bertan egitearren. 

XXI. mendean ‘La Cope’ oraindik ibili dabil, eta ez dago herritarrik bertan eskurik ez duenik. Urteak joan-etorri dira, gertaerak ere bai, 1968an gertatu zen sute larria adibidez, eta hala ere orduko elkartasun-giro eta borroka-gogo hura hemen da, zutik dirau. Gaur den egunean, supermerkatu batek ditu Araia eta inguruko herriak hornitzen eta zuzkitzen. 

Kooperatiba

Eta baita Asparrenan ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana
Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak
Arabako herriak - Emakumeak OKONDO mujeres
Nobedatea

Okondo Emakumeak

Okondoko emakume guztiei behar-beharrezko omenaldia egiten dien dokumentua da; beren ahalegin eta dedikazioari esker, gaur egun guztiok jaso ditugun eskubideak lortzen lagundu baitute.

Inma Roizek, Arabako Herriak ekimenaren sortzailekideak eta “Manuela” eta “Oro verde” eleberri bikainen egileak, sortu eta idatzi du; argazkiak Xabier Ramosenak dira eta diseinua, berriz, Jose Gutiérrezena (digixop.com)

Okondoko Udalak argitaratu du paperezko formatuan.