OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

7
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Zanbrana-Herran’darren jauregia

EZIN
BESTE
KOAK

Etxandi eder-ederra, landa-barroko deritzon tankerakoa, XVII.aren azkenaldikoa, monumentu izendatua dago, eta egungo ugazabei esker –Angulo-tarrak– eta erakundeen laguntzaz berriztatu izan da eta barrua ikuskatzeko aukera dago.

Jauregia Pedro Zambranak eraiki zuen, 1697 inguruan, Gatzagako erret-administratzaile eta Italiako Milan-en erret-idazkari izan zenak; geroago, beste sendi aberats batek jarauntsian hartu zuen, Herran-darrak, Ferrocarril Vasco-Navarroren sustatzaileetakoak.

Ikuska gidatuan, ezkaratzean dagoen gurdixka ikus daiteke, kupula edo ganga izugarria ere bai, barraskilo-eskailera mirabe-morroientzakoa, logeletako altzari zaharkituak, sukaldeko adreilu gorrizko zorua eta egur-labea, eta urmaela dadukan loretegia ere ikusgarri.

Horma batzuetan, ehiza-irudi batzuk erakusteko margo-lanak dagoz berde arsenikoz eginak.

Zanbrana-Herran’darren jauregia

Eta baita Añanan ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana
Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak
Arabako herriak - Emakumeak OKONDO mujeres
Nobedatea

Okondo Emakumeak

Okondoko emakume guztiei behar-beharrezko omenaldia egiten dien dokumentua da; beren ahalegin eta dedikazioari esker, gaur egun guztiok jaso ditugun eskubideak lortzen lagundu baitute.

Inma Roizek, Arabako Herriak ekimenaren sortzailekideak eta “Manuela” eta “Oro verde” eleberri bikainen egileak, sortu eta idatzi du; argazkiak Xabier Ramosenak dira eta diseinua, berriz, Jose Gutiérrezena (digixop.com)

Okondoko Udalak argitaratu du paperezko formatuan.