fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

1
Amamengandik bilobengana bilobengana

Gatz Harana

EZIN
BESTE
KOAK

Historia apur bat

7.000 urte baino gehiagoko gesaltza hauek munduko zaharrenak ei dira, eta berak ikuskatzeko ibilaldi gidatu oso arraitsua da. 

Hasieran Ozeano handi batean izan zen, eta Neolitiko garaian gatza ekoizten hasi zen, geroago erromarrek dorlak, ubideak, larrainak eta eraiki zituzten, gesaltzatik gatza idokitearren. 

Erdi Aroan gatza balio handiko gauza zen, haren jabetzagatik, monopolioa alegia, etenik bageko liskarrak eta borrokak sortzen ziren. 

Añanako Erret Gatzagako Zaldun Jaraunsleen Erkidegoa XII. mendearen lehen erdialdean eratu zen, gatzaren ekoizpenarekin salmenta antolatzeko helburua zuena. Aldi berean, herria ere berrantolatu zen, hiribildu eginez. XX.-aren lehen erdialdean arrakasta handia gertatu zen, baina geroago dena bertan behera uzteraino jaitsi zen, herri tikietarean hiri handietara joan eta bizilagunez ia-ia husturik. 

2009an gazkinak Gatzagak izeneko elkartean batu ziren eta kudeaketa Gatz Harana Fundazioari utzi zioten, urtean gatzagatik diru kopuru baten truke, iturburutik isurtzen den ur gaziaren jabegoa haien eskubide baitzen. 

Argazki-oina: Gatz Harana Fundazioak utzitako argazkia.


Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Añana, Foto cedida por la Fundación Valle Salado

Gazkinak

ATZO
XII. mendea baino lehenago, gesaltza inguruetan gatz egiteko tokietako langileak bizi ziren. Geroago, hiribildua eraiki zen eta mendeetan gizon-emakume guztiak gaztokiak eraiki, zaindu eta lantzeko aritu izan dira, gorputz eta arima. Hainbat interes edo zudu, monopolio eta pribilegioz gero, XX.aren lehen aldian 5.648 larrain edo dorla ustiatzen ziren. Gero bertan behera uzteraino erori zen, beste leku batzuetako gatza lehiakorrago eta trenbideak hara-hona eramaiteko errazagoa zelako. Herriko langilegaiak industria gune batzuetara alde egiten hasi ziren, eta harana hustuz joan eta erreka joiterantz amildu zen. Mendea bukatu aitzin, berriro lehengo ekoizpen orokorra berrasteko Xede bat ezarri zen, gizon-emakume gazkinak itzul zitezen.

EGUN
2023an gazkin-buru bat dago, Edorta Loma –bere askazia XVI.az gero gazkina izan da– eta bere ardurapean, gatz-aldian, 7 gazkin gatza biltzean. “60. urteetan 8 gixagaixo geratu ginen, baina geroago Gatzagak elkartea sortu genuen, eta ibili zebilen, eta orain guztiek gazkin izan nahi”. Alde egindakoen dorlak berriz ere mailatzen izan dira, buztinaz, pitzadurak edo arrakalak eta honddoak kentzearren. “Harana bizirik dago, adi-adi egon behar da”.

*Argazki-oina: Gatz Harana Fundazioak utzitako argazkia.

Gaztaldia

Maiatzaren 2an hasten da eta irailera arte dirau, eguzkiak nahi badu.
Lar geratzen den gesala, beste putzu berezi batzuetara doa, eta ez dute aldi horretan gatzik emango. Herritik hurbil dagoen faktoria batek onuratzen du, eta gatzak errekan edo soroetan kalterik egin ez dezan babesten dute.

Zakuratzea

Gatzaren azkenengo aldi-zatia zakuratzea da, buru gainean hartu eta gizon-emakumeek biltegietara eroaiteko, edo errepide nagusietara edota Muera deritzon errekara. Azkenengo leku honetara zamarien gainetan, edo XX. mendean traktoreetan, han edukita, gazkinei ordaintzearren, neurriak hartzen zituzten: Neurtzaileak, Kuarteatzaileak eta Almiranteak, azken hau kontabilitatearen arduradun.

*Argazki-oina: Gainbehera gertatu zenean, gizonezkoak Gatz Haranetik joan ziren, Arabako lantegietan lan egiteko asmoz, eta emakumezkoak gatzaren ekoizle blakatu ziren.
Gatza Haran Fundazioaketa Gatzagak Ekarteak utzitako argazkia.

Jabegoa

Erregeak, jaunak eta Eliza, mendeetan, gatzaren jabe izan nahi ez ezik lekuaren eta bizilagunen gain ere jaun eta jabe izan nahian zegozen.
XII. mendearen lehen erdialdian, Gatz Haranean Añanako Erret Gatzagako Zaldun Jaraunsleen Erkidegoa sortu zen. Erakunde hau jabe guztiena zen, bai laiko bai eliztar, eta Gatz Haraneko arazo guztiak kudeatzeko eta antolatzeko ardura zuen. XX. mendearen azken aldian, E

Erkidego hori handitu zen, errentagarri ez zirelako hainbat dorla saldu izan baitzen.
1999an Zaldunen Erkidego hura berrirasi edo birsortu zen, elkarte anonimo legez, Gatzagak izenarekin. Gaztoki guztien jabe guztiak hor biltzen dira.

*Argazki-oina: Gatz Harana Fundazioak eta Gatzagak-ek utzitakoa. Egilea: Lorenzo Elorza.

Liburu Nagusia

Gazkinen elkarte zaharra, hainbat mendetan, ohiturez eta lege zaharrez arautua izan zen, gesaltzen banaketa bezala –ez zuten eman nahi baliotsuena baita– baina azkenean liburu nagusietan idatzi beharra izan zen. Honela eta guztiz ere, ahozko trasmisioa ez da eten, beti ondo funtzionatu izan baita, aldatu ere eskubide eta arau haiek gutti aldatu dira eta.

*Argazki-oina: Banatzeko txabeta-molde bat, Santa Garazikoa hain zuzen. Zenbat eta handiagoa zuloa, hainbat eta gatz gehiago erortzen zen. Ordukal eta txandakal banatzen zen.
Argazki-egilea: Quintas

Klima aldaketa

Gazkin-burua den Edorta Lomak Gatz Haranaz oro daki eta “klimaren aldaketa nabaria da, ez dago urtarorik”. Gatza biltzeko ordua, orena alegia, aurreratu da, dorlak beroagotzen direlako.
Mantenimendua ere aldatu da eta epail aldera aitzinatu, martxora, hots.

*Argazki-oina: Argazki hau Gatz Haran Fundazioak utzitakoa da.

Gatz Harana

ETA NOLA FUNTZIONATZEN DA GATZ HARANA? GAKOAK

Gesala

Gesala ur gazia da, iturburuetatik isurtzen dena, berez, ez zulorik ez ponpatu beharrik. Eten bage eriaiten da, erion eta erion –segunduko bi litro dario– eta itsasoa baino zazpi bider gaziago dago! Gatz-kopurua, doi-doi, saturazio mailan dago, 210 gramo gatz ur litroko.

*Argazki-oina: Argazki hau Gatz Haran Fundazioak utzitakoa da.

Diapiro

Fenomeno geologiko bat da, Gatz Harana zergatik sortu den ulertzekoa.

Duela milioika urte, gaur egun Añana-Gesaltza den eskualdea edo zertana itsaso azpian zegoen. Itsas hondale haretan gatz-multzo eskerga bat osatu zen, 6 kilometro zabal eta 4 sakon zena.

Euri-urak horrako haitz eta gatz-geruzetatik iragaiten dira, eta gainazalera irteiten dutenean gesaltza ateratzen da.

Santa Emgraziako iturburua

Harana ureztatzen duen gesala, gehien bat, iturburu horretatik ateratzen da, berez –maldan behera– gaintto batean baitago, eta dorla guztietara zabaltzen da.

Egungo itxura aldatua dago, uholde batek, XVIII. mendean, inguru alde osoa hondatu baitzuen. Beste hiru iturburu tikiago egon ziren: La Hontana, El Pico eta Fuentearriba (‘Goikoiturri’)

*Argazki-oina: Argazki hau Gatz Haran Fundazioak utzitakoa da.

Zurezko ubideak

4 km ubide dago, pinu-enbor hustu edo hodituz eginak, eta iltzerik bat ere josi bagerik lotuak edo artekatuak.

Zurezko eta buztinezko ubidexka horietatik iturri haietarean datorren ura. Gatzak ez du zura herdoiltzen!

*Argazki-oina: Argazki hau Gatz Haran Fundazioak utzitakoa da.

848 putzu

Ura gordetzen diren tokiak dira eta hainbat motatakoak.
Kanpoaldeak, zurezko sarez bilbaturik eraikiak dira, eta plataforma azpietan bokera esaten dietenak.

Gazkinen arteko liskarrik gehienak putzu bakoitzean zenbat ur sartzen zen ez zen izaiten ziren. Iturtzain batek kopurua kontrolatzen zuen, inork behar baino gehiago berera ez zezan.

5.648 larrain 111.000 M²-TAN

Plataforma moduko dorla hauetan gatza ekoizten da, 20 bat metro karratukoak, batez beste. Udan gesalez betetzen dira, eta bizpahiru egunetan ura lurruntzen da, eguzkia eta haizea eragile.

2023an, bi fasetan, 2.000 dorla berriztatu izan dira; 220 ingurutan gourmet deritzon gatza ekoizten da, eta beste batzuk dagoeneko gerturik dagoz, guztiz berriturik, Gatz Harana bizirautearren.

Larrain-zola buztinezkoa da, uharriz edo harrixkaz betea, baina gatza zuriago eta aiseago biltzekoa izan dadintzat kareharrizko edo hormigoizko harlauzak ipintea aztertzen ari dira. Orain arte, nahi bezain ondo ez da gertatu.

Argazki-oinao: Gatz Harana Fundazioak eta Gatzagak-ek utzitako argazkia. Egilea: A. Las Heras.

Biltegia edo terrazoa

Debajo de la era se guarda la sal todavía húmeda, se aprovechan los huecos existentes entre los muros y las plataformas.
La sal se vierte por las boqueras; unos agujeros hechos a propósito con este fin.

Rodillo o beleique

Pueblos de Álava - de abuelas a nietos. Añana. Foto cedida por la Fundación Valle Salado
Foto cedida por la Fundación Valle Salado

Dorla azpian gatz hezea gordetzen da, horma arteko zuloak eta zokoak horretarako egokiturik.
Gatza bokeretatik egozten da, hau da, honetarakoxe egindako zulo batzuetatik.

Argazki-oina: Argazki hau Gatz Haran Fundazioak utzitakoa da.

 

Gatz-lorea eta txuzoak

Gatza, lurruntzean kristalttoz osatzen da, eta batzen, eta astunago direlako hondora jausten dira.

Pueblos Pueblos de Álava - de abuelas a nietos. Añana, 1943. E. Guinea. Fotografía cedida por la Fundación Valle Salado

Trabuketea

Makila luzea da, zardaia, eta ura bil eta dorlara egoztekoa da. Balantza moduko bat eta zorro bat daduka, ahuntz-larruz egina, “escuerzo” deritzona.

*Argazki-oina: 1943. Argazki hau Gatz Harana Fundazioak utzitakoa da. Egilea: E. Guinea.

Gatz bikaina

Urtean 200 tona inguru saltzen dira, tratamendu industrialik bageko gatz naturala dena. Añanako gatza Saudi Arabiaraino heltzen da.

Pueblos Pueblos de Álava - de abuelas a nietos. Añana, 1943. E. Guinea. Fotografía cedida por la Fundación Valle Salado
1943 . Foto cedida por la Fundación Valle Salado. Autor : E. Guinea

Con este palo que parece una pértiga se recogía el agua del pozo y se vertía a la era. Es como una balanza con un recipiente hecho de pellejo de cabra “escuerzo”.

Sal exquisita

Se venden unas 200 toneladas anuales de sal artesana sin pasar por tratamientos industriales. La sal de Añana llega hasta Arabia Saudí.

*Foto cedida por la Fundación Valle Salado. 

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak