Kanpezuko Santikurutzeren leheneko handitasuna haren eliza nagusi harrigarria ikusirik uler dezakegu, edo harresiaren zati batzuei begiraturik, kale batzuen izenak entzunik edota etxandi batzuk apaintzen dituzten armarriak begiztaturik.
Kanpezun bere antzinako garrantziaz zantzu askorik ez da geratzen, egia; haran hau Gaztelerri eta Nafarroaren mugan zegoelako, batzuetan batean besteetan bestean, iragobide izan zen. Behialako gazteluaren, muru baten gainean eta herria sortzekoa, aztarrenarik ez.
Harresia hiribilduaren inguru osoan luzatzen zen arren, zati bat baino ez dago ikusteko, enparantza ondoan, beste guztia suntsitua edo ostendua dago, beste etxe batzuen hormetan sartua, nolabait. Jasokundeko Andere Mariaren eliza ez da ahantzi behar, ez ikusi bage irago; bere atari gotikoarekin eta Erdi Aroko zaldun baten hilobiarekin, zakurra eta guzti.