Beatriz Pascual-ek bere sukaldean hartzen zaitu –harrizko etxetto bat da, gatz biltegi zaharra– eta berak bertan prestatzen duen menua eskaintzen dizu.
Jaleek –gehienez 15 lagun– Bearen inguruan jarrita, U itxura duen mahai batean, aulki garaietan.
Etxandere txef-aren jakiak betiko-betikoak eta aldi berean berrituak dira, show-cooking jostagarria, herriko gauzekin eta Añanako Gatz mota batzuekin nahasian, moxalki-tartara edo kokotxak sasoian sasoiko bazkariekin erreak. Gainera, edalontziak, txolak, beti ardo onez beteak egoiteaz arduratzen da.
Giroa magikoa, hurran-hurran. Zeure buruan eroaiten uzten baduzu, oturuntza gozo eta alaigarri bihurtzen da, barreak ere zantzoka. Lo egiteko aukera Madera y Sal landetxean duzu.
T. 628 175 079
www.almazensalinas.com