fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

1
Amamengandik bilobengana bilobengana

Nekazari lanak

EZIN
BESTE
KOAK

Urizaharra ondoan, leheneko harresiaren eta lurra lantzen zen soroen artean erakustoki bat eratu da Arabako lurginek, gizonezko zein emakumezko, erabilitako tresnekin, lanabesekin. Lanaldi luzeak haiek, lurrarengandik emaitza eskuratuko bazuten, eta hor era askotariko gauzak, balio handikoa bakana izanki, nekazaritza edo lurgintza zer zen erakusten dutenak, ikusarazten edo irudikarazten dutenak.

Aire Zabaleko Nekazaritza Museoak 200 bat lanabes daduka, orain ikusgai lehen langai, hainbat nekazarik berek emanak. Hasi behialako laia haiek, erein baino lehenago lurra iraultzekoak, eta aurreko mendearen erdialdean traktorea heldu zen arte.

Bilduman trapa batzuk, fardo-makinak edo motoreak, herri hauetan nola bizi izan den argiro ikus eta ikas dezagun.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Baraibar-Elorza. Photo-Araba

Sendia

Hala gizonezkoak nola emakumezkoak soro-lanetan jo eta ke, gibela bota beharrean, aritu izan dira beti herriotan. Nahiz eta emaztekiek, oro har, erabakitzeko eskurik edo lan eta jabe egiteko eskubiderik ez izan; honela eta guztiz ere, haien eginenak uzta bilduko bazen guztiz ezinbestekoa, baitezpadakoa, beharrezkoa zen.

Seme-alabak, ttiki-ttikitatik, zeregin eta egingo haietan ekin eta aritzen ziren, eskolarean itzulita, edo lanaz lepo ororen beharra zenean, eguraldi eta uztaldi zelarik, batik bat.
Aholkuak ere maiz, kontuz ibiltearren, hots “erabil ezak sega punta gorantz”, “kontuz ibili atzetik ez ziztatzeko”

*Foto: A punto de comenzar la trilla. Photo-Araba.

Lurraren lanketa

Lurrak esku jakintsua behar zuen, garbitu eta ereiteko moduan apailatzen zuena. Lanak ez zuen ezertarako balio, landu eta ongarri egokia emaiten ez bazen.
Laiak dira, agian, gauzaki ikusgarrienetako batzuk, dena eskuz egiten zen urte haiek gogorarazten dituztenak. Gero lehen goldeak iritsi ziren, eta ikusgai dagozen batzuk zurezkoak ere badira. Funtsezkoa zen idi-bikote ona izaitea, eta, halakorik ezean, beste zamari edo abere sendo batzuk trakzionatzeko.

*Foto: Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz

Lanabes arruntak

Laiak, aitzurrak, jorraiak, sardea, galbahea, edo galtzua bi lagunen artean eroaiteko angarila. Lanabesik asko zegoen, eta gainera etxe batetik bestera iragaitea ohiko xamarra zen.
Abereen laguntzaz brabana, agaroa, espal-makina, eultzigailua edo idi-gurdia, besteak beste.

Ereintza

Laborea eskuz erein ohi zen, haziak parrastan egotziz, bihiak bahetik iragazi eta gero, xahutzeko eta hautatzeko.
Babak, babarrunak edo artoa, ildoka ereiten zirenez, haziak erreskadan aurretik egindako ildoan egotziz eta gero lurrez estaliz egiten zen.

*Foto: Sembrando patatas en siglo pasado. López de Guereñu. Photo-Araba.

Eske-Otoitzak

Eguzkitik eguzkira lan egiten zen, eta etxeko kide guztiek beren hondar alettoa emaiten zioten elkarri, hau da, uzta. Baina sarritan ez zen nahikoa. Soroak eguraldi txarretik babesteko, lehorteak zein hezetasun gehiegiak izan, erreguak egiten ziren, jainkoen laguntza eske prozesioak.

*Foto: Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz

Uzta

Laborea eskuz mozten zen, igitaiaz edo segaz, mozteko makina iritsi zen arte, lana hagitz arindu baitzuen. Museoan antzina handiko tresna batzuk ikusgai, uztaroan, uzta biltzeko aldian erabiltekoak: espal-makina, lotzekoa, eultzigailua…

*Foto: Campesino alavés realizando una gavilla con cereales en el siglo pasado. López de Guereñu. Photo-Araba.

Eultzia

Eultzia oso beharrezkoa zen, nekazarientzat. Gariagandik, esaterako, lastoa eta bihia bereizteko erabilten zen.
Neurri ezberdinetakoak ziren. Abereek, idi zein zaldi, bira eta bira egiten zuten, garia larrainean ihaurri eta gainetik, dena eultzitu arte.
Umeak traparen gainean jarten ziren, astunago ibil zedin, bihiketa arinago egitearren.

*Foto: Labradores trillando con pareja de bueyes. López de Guereñu. Photo-Araba.

Nekazari lanak

Motoreak

Bere garaian gauza nahietsiak ziren oso. Eultzigailuetan, haizagailuetan, errotetan erabili ohi ziren trektorerik ez zegoenean.
Erakustokian hiru motore ikusgai, petrolio edo harroliozkoak, txirrika batez eultzigailuari eginarazten ziotenak, errotak edo eiherak ibilarazten zutenak eta gal-bihia bereizi behar zenean haizagailua higiarazten zutenak.

*Foto: Photo-Araba

Eta traktorea iritsi zen

Bizimodua nabarmen aldatu zen landako jendearentzat traktorea iritsi zenean, eta horrek lehen pentsaezinak ziren lur-eremuak hartzea ahalbidetzen zuen, lan egiteko.

Aurreko eta atzeko bat izan zen, ia bizirauteko ekonomia batetik saltzeko kopurua ekoizteko urratsa. XX. mendearen erdialdean Arabako lurraldeetara iritsi zen aldaketa soziala eta ekonomikoa.

“Los agricultores utilizaban viejos sistemas en torno a los cultivos de secano y de patata, donde persista el barbecho y el arado romano. Un papel fundamental en la modernización del sector agrícola fue la Escuela Práctica de Agricultura o Granja Modelo creada por la Diputación. También creó un cuerpo de guardas para el cuidado y protección de las abundantes talas incontroladas de los montes”
La forja de una identidad
Paz Larrumbide

*Foto cedida por Severino Pinedo

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak