Asparrenak Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusian esku hartzen du, Aizkorri-Aratz Izadi Parkearen barruan dago eta. Berezia eta bitxia da, duela 600 urte baino gehiago duen herri-itun horretan inguruko herri batzuek usak edo herri-lurrak ustiatzeko eskubide baitute, eta ez elizak ez erregeak zuten hor eskurik, ezertarako ez, zergak jasotzeko ere ez. Oraindik bizirik dirauen legea da.
Larre eta baso ugari hor eta, beraz, abereak bezala ikazkinak ere ugari, garai zaharretan behinik behin. Olak ibiliko baziren, ikatza behar, eta egur-ikatza egiteko zuhaitzak, pago zein haritz batez ere, ebaki behar ziren, argindarra ekarri aurretiko aldia zen, jakina. Zuhaitza ebakitzeko aizkora eta arpana erabili ohi ziren, eta, beraz, hortik aizkolarien arteko lehiak. Antzina haretako batean nafar eta arabar aizkolarien arteko apostua sortu omen zen, eta jendearen aurrean Araian egin zutela diote.
Gaur egun, anbiolako langintza haren omenez, ikazkinak gogoratzearren, Araian txondor bar eraikita dago, egon, zertan honetako, eskualdeko azken ikazkin haietariko batek, Juan Ezkurrak, beste batzuekin, eraiki zuena.