fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

1
Amamengandik bilobengana bilobengana

Hiribarren zaharra

EZIN
BESTE
KOAK

Maeztuk handiki-xarma dotorea du, ikusgozatzea merezi duena. Beribilik bageko kaleak edo karrikak, harrizko etxandi edo jauretxe armarridunak, eta haietako batzuk zaharberrituak; dena ondo zaindua, txukun dago Maeztun. Ikustaldia hasiko dugu.

* Esker onak Rufino López de Alda-ri

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Maeztu

Jauregia

Jauregirik garrantzitsuena Maeztu familiaren etxea izan zen, geroago Zerain-Pascual sendiarena, inguruko burdinolen jabe, izango zen etxea. Oraindik ere, Zerainen armarri handia -haritz bat eta bildots bat- burdinazko balkoiak dadutzan jauregi barroko ikusgarri honetako horman zizelkatua dago.

Beste handiki-leinu batzuk ere nabari ziren mendez mende: Abreu, Musitu, Arana… hiribildu honi oraino agerian duen jaunezko itxura eman ziotenak, haien bizitokiak ziren harri landuzko jeuretxe handiez, eta handiak zirela nabarmentzeko hormetan daduzkaten armarri edo mazmarroak.

*Argazkia: Gasteizko Udal Artxiboa. E.Guinea.

Papamoskadun eliza

XV. mendeko eliza, XVIII. eta XIX. mendeetan handitua, Gurutze Santuaren Asmakariari eskainia dago. Bitxiena da tenpluko erlojuak papamoska bat dadukala, batuta duen panpina bat, kanpaien erritmoari jarraitzen zaiona. Jatorria misterio bat da, 1860. urtean herrian izan zen erretore ospetsu batekin zerikusia izan dezakeena. José Saez de Ugarte jauna, Isabel Katolikoaren Ordenako zalduna, Toledon edo Burgosen inspiratu ahal izan zen, izan ere, hango katedralek antzeko papamoskak daduzkate.

Papamoska hau Baldomero Martínez de Lahidalgak fabrikatu zuen ziurrenik, Urizaharra Pagoeta santugile ospetsuetako lehengusu batek. Beraren lantokirean Euskal Herriko erretaulak eta elizak apaindu zituzten lan ederrak atera ziren. Aieru hutsez ari gara, zeren, Maeztuko agiri garrantzitsuak Karlistaldian erre baitziren.

Zortzi ahoko iturria

1860an Maeztura ura ekartzea herriko mugarri garrantzitsuenetako bat izan zen: uraren kutsadurari eta udan disenteriagatik hiltzen ziren haurren heriotzari amaiera eman zien. Maeztun ez dago iturbururik, etxe askok eskuz eginiko patinak edo putzuak zeduzkaten eta ura ukuiluetako hondakinez kutsatzen zen.

Iturburutik ura ekartea ondoko herri Birgaragoienekin negoziatu zenean, ikuztegi bat, aska bat eta zortzi ahoko iturri ospetsua eraiki ziren enparantzan. Herriko kaleen harriztatzea apur bat lehenago egin zen, baina eten egin behar izan zen, karlisten guduaren ondorioz.

Argazkia: Gasteizko Udal Artxiboa. E.Guinea

Geltoki zaharra

Urrundik, Vasco-Navarroko tren-geltoki zaharra ikusten da; 1927an jarri zen martxan, eta 1965era arte ibili zen.

Maeztuk duen tamaina kontuan hartuta, geltoki oso handia da; Alejandro Peña Mendizabalek proiektatu zuen, garaiko gustuaren txit tankera Old English batekin. Zaharberritu egin dute, eta gaur egun Arraia-Maeztuko Udalaren egoitza da

Zapiaren gurutzea

Gaur egun Gasteizerako errepidearen alde batean nabari dagoena harrizko gurutze bat, aurreko mendeko 80. hamarraldian eraikia eta bertan mihise batean Kristoren martirioaren ikurrak irudikaturik.

Antzina-antzinadanik, maiatzeko lehen larunbatean erromerian gurutzeraino joaiten da, eta herriko neska ezkongaiek zapi batean Kristoren pasioko ikurrak brodatzen dituzte, gero Maeztuko lagunik zaharrenak hantxe gurutzean esekitzeko ardura du. Lehen, erreguak Fausto eta Vitor deunei egiten zizkieten, eta soroak ur benedikatuaz onesten zituzten, izurriteak ekidin eta uzta ona izan zitezentzat.

Maeztun, gehien bat, lusagarrak, garagarra, artoa, lihoa, kalamua, garia, oloa, babak eta ilarrak hazten ziren.

*Argazkia: Rufino López de Aldak antzinan egindako zurezko gurutze zaharraren marrazkia 

Usoa

Maeztu “hiri usozalea” zela da esaera. 1731n udal-agiri bat aldarrikatu beharra izan zen “usoek ereintzetan egiten duten kalte handiaz” eta herritarrei agindu zien nork bere usoak usategietan itxiak eduki zitzan.

Apiril-maiatzetan askatzea debekatua zegoen, kalamu ereiteko sasoia edo ereitaroa baitzen, eta “beste gauzatto batzuk ere bai”; irailean halaber, dilista biltzeko eta beste gauza batzuk, hala nola, artoa, lihoa, oloa, babak eta ilarrak ere biltzekoa baitzen.

Argazkia: Gasteizko Udal Artxiboa. E.Guinea

Hiribarren zaharra

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak