Euskadin dagozen ur-jauzietan garaienetako bat. Uraren bidatza esaten zaionaren zati da; Inglares erreka ondotik doan bideak 10 km. du, hasi eta buka leku berean, ez da oso nekagarria, zuhaitz ederrik askok apaindua; izan ere, Arabako Mendialdea deritzon eskualdearen erdia zuhaizti da! Inglares ibaia mila metro goitik jaisten da, San Leon mendian jaiorik eta 18 kilometro egiten du, aipatu eskualde edo zertan horretan zehar.
Uraren bidatza Bergantzu herrian hasten da, Pagoetatik aurrera doa eta bi ordu eta erdiz ibil daiteke, guti gora-behera. Herreriasko ur-jauzia oso ikusgarria denez erakargarria ere bada eta bertara hurreratzeko kopuru-muga dago, lekua babestearren; zerbaitekin erkatu ahal badaiteke, Nerbioiko Jauziarekin egin daiteke ez besterekin. Ikustera joan nahi izanez gero, aurretik ondo antolatu eta sarrera eskatu behar da.