Harresiak perimetroan 580 bat metro du, garaiera 7 metrokoa, oraindik izan zenaren ia erdia zutik dago, nahiz eta zati batzuk beste eraikin batzuen egitean, irozgarri, hormei eusteko, usatuak izan, eta oro ikusgarri dago.
Harresi-barrutia irekitzeko bi ate zegozen, bide nagusiko mutur bietan, eta sartu-irtenetako erret kontrolak egiteko guneak ziren.
Garai haietan, ate gotortuak eta sargu hertsiak guztiz axola larrikoak ziren bizilagunen babesteko, eta begirapetzeko aldi berean, gatz-salerosketa eginik nork bere zerga ordaindu ezik inork alde egin ez zezan.
Harresia berritzeko lan-pean dago.