Historia apur bat
7.000 urte baino gehiagoko gesaltza hauek munduko zaharrenak ei dira, eta berak ikuskatzeko ibilaldi gidatu oso arraitsua da.
Hasieran Ozeano handi batean izan zen, eta Neolitiko garaian gatza ekoizten hasi zen, geroago erromarrek dorlak, ubideak, larrainak eta eraiki zituzten, gesaltzatik gatza idokitearren.
Erdi Aroan gatza balio handiko gauza zen, haren jabetzagatik, monopolioa alegia, etenik bageko liskarrak eta borrokak sortzen ziren.
Añanako Erret Gatzagako Zaldun Jaraunsleen Erkidegoa XII. mendearen lehen erdialdean eratu zen, gatzaren ekoizpenarekin salmenta antolatzeko helburua zuena. Aldi berean, herria ere berrantolatu zen, hiribildu eginez. XX.-aren lehen erdialdean arrakasta handia gertatu zen, baina geroago dena bertan behera uzteraino jaitsi zen, herri tikietarean hiri handietara joan eta bizilagunez ia-ia husturik.
2009an gazkinak Gatzagak izeneko elkartean batu ziren eta kudeaketa Gatz Harana Fundazioari utzi zioten, urtean gatzagatik diru kopuru baten truke, iturburutik isurtzen den ur gaziaren jabegoa haien eskubide baitzen.
Argazki-oina: Gatz Harana Fundazioak utzitako argazkia.