Landako Ama Birjina Arabako Mendialdeko baseliza erromanikorik ederrenetako bat da, eta Apilaizera doan errepidean dago. Gaur egun ikusten dugunak aldaketak izan dituen arren, arku zorrotzeko ateak, piztia hegodunek, giza-irudi barregarriek eta kapiteletan Alexander Handiaren irudi batek leku berezi bihurtzen dute tenplu hau. XVIII. mendean Birjinaren irudi bat ipini zuten, eta aldameneko beste eliza batetik ekarritako beste gauza batzuk ere bai, azken hori eraitsi eta lur jota suntsitu baitzen.
Santa Piako monasterioa eragin handiko lekua izan zen. Abadea Laminoriako Errege Haraneko jauna ere bazen, Zekuiano, Buxanda, Elortza, Aletxa, Areatza, Ibisate eta Musitu herriak begirapetzen zituena. Abadia erromanikoaren aztarrenak berrerabili eta ibarreko hainbat herritan sakabanatuta dagoz. Beste bitxi asko dago herrian sakabanaturik, hala nola Areatza eta Ibisateko ikuztegiak edo Apilaizko jauregiak.