fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

10
Amamengandik bilobengana bilobengana

Badator otsoa!

EZIN
BESTE
KOAK

Otsoak eta hartzak beti arriskugarri izan dira artzainentzat eta Arabako Mendialdeko herrien egunoroko bizitzarentzat. Etsiturik, nonbait, inguruko bizilagunak mehatxu hori suntsitzen saiatzen ziren, asmoz eta jakitez, burua erabiliz bai eta noiz edo noiz harrika eginez ere bai.

Oraindik orain ere, non dagozen jakitea erraza ez bada ere, otsarte zaharren aurriak edo herexak ikusten ahal dira, otsoak harrapatzeko leku bereziak hain zuzen, Apilaiz, Korres, Birgaragoien eta Erroeta herrietan. Otsarteak askotarikoak izan ohi ziren: batzuk mendiko zuloak edo zuloguneak egokiturik; beste leku batzuetan amildegi edo botxeak egokitzen ziren, otsoak eror zitezentzat, eta harrapagu horietara otsoak bideratzeko oholak, harrizko hormak eta antzekoak eraikitzen zituzten. Otsoa zuloan erorita, harrika edo makilaka “kalitzen” zuten, hiltzen. Erroetako otsartea “Callejones” esaten zioten lekuan eraikia zegoen, haitzean bertan bide antzeko iragazgu meharrak baliatuz.

Zakurrak lagun, makilak edo uheak eskuetan, otsoa uxatzera ateratzen ziren, kanpaiak joz ohartarazi ondorean. Harrapatzearen ordainetan dirua jasoten zen: “otsokumeak atzeman edo otsoa edo hartza hil duenari eman bekio zortzi dukat”, Izkiko mendietako Arautegiek ziotenez.

Gaur egun otsarte zahar haietako aztarrenetan informazio-oholak dagoz eta harako gizonen eta otsoen arteko gudu hura nolakotsua zen irudika daiteke.

  • Otxarrateko otsartea (Korres)
  • Callejonesko otsartea (Erroeta)
  • Untzarrateko otsartea (Apilaiz)
  • Otxaranako otsartea (Birgaragoien)

Ardiak alhan, bazkatzean, Apilaiz-en

Badator otsoa!

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak