Añana-Gesaltzan motorzale talde bat dago, 2008az geroztik eta urtean behin, maiatzaren azkenengo asteburuan indaba-jana egiteko biltzen da, 250 lagun inguru, eta, jakina, motor-ibilaldi bat egiten dute, eta revival musikaldi bat halaber.
Taldekide guztiek, larruzko txamarrean Gatz Harana irudikatzen duen partxe kustomizatua daramate. Custom motorrez ibiltea maite dutenentzat Añana inguruko eskualdeko errepideak berebizikoak dira.