fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

5
Amamengandik bilobengana bilobengana

Aizkorri-Aratz Izadi Parkea

EZIN
BESTE
KOAK

Araba aldean, Euskadiko hiru lurraldetako mendilerrorik garaiena, paisaia aldetik ere, pago eta harkaitz eta larre, zinez ikusgarria, liluragarria, begia betekoa da. Ibilbideak ugari, bide-zidorrak non-nahi, eta indak beredin; bat eta bereziki garrantzi handikoa gure historian Lizarrate izenekoa, San Adriango lurruspea esaten diotena, Erdi Aroan benetako galtzada edo harbide oso ibilia izan zena, zeren, Jaun Done Jakue bidea eta Erret-bidea, hots, errepidea bertatik iragaiten baitziren; Unescok Giza- Ondare izendatu zuen.

Inaziotar Bidearen hirugarren bide-zatia, ederrenetako bat, Araian bukatzen da. 18 km. gogor xamarrak eta ondo zuinez markatuak dira, Arantzazuko santutegirean Araiaraino, Euskadiko leku enblematiko batzuetan gaindi. 1522an, Iñigo Loiolakok, euskal santurik munduan ezagunenak bere etxerean Manresaraino egin zuen bidea da aipatzen dugun hau. Irten, Arantzazuko santutegia dagoen leku malkartsu ederrerean irteten du, eta zeharka-meharka Urbiara igaiten da. Araia aldean, azken kilometroetan asfaltozko errepidetik ibili behar da baina, eliza-udaletxe ondoan dagozen tabernak izango ditugu atseden-leku.

Udal aterpetxe txukuna dago, 2022an ireki zena, 16 tokirekin.

Aizkorri-Aratz Izadi Parkea

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak