fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Añana

Amamengandik bilobengana bilobengana

Añana paisaia bitxi eta erakargarri batean sortu zen, begirada luzatzea erraza ez den aurkintza.

Gatz Harana txundigarria da, bitxi industrial bat 7.000 urte baino gehiagoko historia duena. Haren morfologia arkitektonikoa, ubide, gaztoki eta dorla edo larrainen sarekuntza herrikoek ondo ezaguna duten labirintoa da.

Milaka urteko iturburuetatik isurtzen den gesalerean “urre zuria” erauzi beharrez herriko hainbat gizon-emakumeren belaunaldik bere bizialdi osoa eman izan du. Herritarron etxeak xaloak dira, kaleak estu eta aldapatsuak. Bat edo bat nabarmentzen da, besteen artean, aitzinaldeko harri landuetan, goian, armarria dadukalako; antzinako gatzaren jabeak ziren, nonbait.

Egun, gaztokiak Añanako Gazkinen Elkartearenak dira, Gatzagak deritzona alegia, jabe guztiek osatzen dutena. Gatz Harana Fundazioak kultur eta ondasun paisaia hau berreskuratzeko eta biziarazteko ardura du, munduan direnetan garrantzitsuenetako bat baita.

Añana-ren oroitzapenak

Amamengandik bilobengana bilobengana
Gatzak jendea batu-batu egiten zuen

Oroitzapenen zaindariak

Kronikariak

Angulo-tarrak

ZANBRANA HERRAN Jauregiko zaintzaileak eta beti Añana-Gesaltzari atxikiak: Valentín, aita, Gatzagak gazkileen elkarteko lehendakari izan zen, eta Andoni, semea, bere sinitarte guztien antzera Gatz Harana maite duena. Jauregi enblematikoa zaharberritzeari ekin zaio, adiguriz, arretaz eta ahaleginez.

Edorta Loma

Bere ahaikoa, XVI. mendetik hona gatzari lotua izan da, eta Edorta Loma’ Gazkile Maisua da. Lan eta ikas, gogor jarduten du hainbat lanbidetan, gaztokien mantenutik hasi eta gatza bildu artekoak.

Gatz Harana “dorlaz dorla” ezagutzen du, garaian garaikoari egokituz eta klima aldaketari begira aritzen da. Nor izango du ondoreango?

Alberto Plata

Añanako Gatz Haranaz gehien dakien laguna da, eiki, bere bizitza gesaltzara emanikoa, 2007an EHUn doktore-tesia aurkeztu zuenaz gero.

Arkeologo honek, 2000az geroztik, Gatz Haranaren berreskuratzeko egitasmoa zuzentzen du. Aldi berean, Añanako Gatz Harana Fundazioko kultura, hedakuntza, turismo eta ikerkuntza sailaren arduraduna da, eta gaiaz hainbat liburu idatzitakoa.

Gure gomendioa:

LA COMUNIDAD DE PROPIETARIOS DEL VALLE SALADO DE AÑANA
Una historia de leyenda
Dr. Alberto Plata Montero

AÑAKO GATZ HARANA VALLE SALADO DE AÑANA
Hacia su recuperación integral
Mikel Landa Esparza
Alberto Plata Montero
Edita Diputación Foral de Álava

Añana

Biodibertsitatea

21.64 km2

Añana

Zifrak

Herriak

  • Atiega
  • Salinas de Añana

Beste datu batzuk

  • 178 bizilagun – 2024
  • 559 bizilagun (s. XVIII)
  • 4 km. ubide
  • 200 tona gatz urtean
  • 5 taberna-jatetxe
  • 4 aloka-toki

Añana

Argazki galeria

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.