fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Amurrio

Amamengandik bilobengana bilobengana

Berde, musker, berardin, orlegi. Aiara Haranean, dena berdea da. Paisaia berde honetan larreak eta han-hor-hemen basetxeak, sakabanaturik edo baserri eginik, eta sakonean haitza, ortzia ebakitzen duen sorbatz zorrotzeko “aia”, hegiz hegi luzatzen den lerro gailurtua, Gorobel. Bada, honako eskualde naturaz beteriko honetan, Amurrio, itxuraz landa-herri, eta honela ere hainbat lantegi, antzinako ola, egungo fabrika, industriaren altxor tiki ugari, hainbat sendiren elika-bide izan, dena.

Erdigunea hiritua, aldamenetan olaldeak izan zitezkeen industrialdeak, eta inguru zabalean hainbat herrixka edo basoko herri, baserri. Hori guztiori eta bertako lagunak, lehengoarekin oraingoa elkargoan osatzen dutenak, bizimodu lasaia baina lanaren erritmoa moteltzen ez duena, beti bizi. Handixkoa eta behar diren zerbitzu guztiak eskumenean. Amurriok gehien eskatzen denari ere emaiten daki, inora bagerik.

Gasteiztik urruntto, Bizkaiarekin mugan, eta, beraz, Bilbotik hurtxeago, Athletic-etik hurbiltxeago, beharra batetik nahia bestetik. Bada amurrioarrik Gasteizen hiruzpalau aldiz baino egon ez denik.

Amurrio-ren oroitzapenak

Amamengandik bilobengana bilobengana
Lehen, ezkonduz gero, lanari utzi behar zenion, edo bertatik egozten zintuzten”

Oroitzapenen zaindariak

Kronikariak

Aztarna

Aztarna Elkarte Etnografikoak ondare historikoaren ikertzea eta sustatzea du helburu eta ardura, Amurrio eta Aiaraldeko ohiturak, bizierak, eta gertaerak haintzat harturik.

Hainbat aldizkari eta liburu argitaratu izaitea haren lan burutua izan da, historiako beredin gaiez eta bestez, lau mila baino argazki gehiago buldurik, ahanzturatik jasorik, egun digitalizaturik, eta milaka gauzaki etnografiko baturik dago, dena museo-leku bikain batean ikusgai dadukana, beti ere eskualdeko herritarren laguntzagatik, herriaren oroitzapenak herriarengandik hartuak baitira. Erakusketa zabal honen barruan, Euskal Herri-Zeramikaren Bilduma, Euskal Herri guztiko onenetakotzat hartua dena.

Gure historiaren sustatzeko eta berreskuratzeko lan honen sorburuan, Felix Murga apaiza zegoen, bere bizialdian Amurrio-Aiaraldeko etnografo eta arkeologo lanetara guztiz emana izan baitzen. Aztarna haren legatua kudeatzeko ardura hartu duena da, Arabako eskualde honen iragana, garapena eta bilakaera aztertu eta ezagutzera eman nahi du eta.
www.aztarna.es

www.aztarna.es

Amurrio

Biodibertsitatea

93.36 km2

Amurrio

Zifrak

Herriak

  • Aloria
  • Amurrio
  • Artomaña
  • Baranbio
  • Delika
  • Larrimbe
  • Lekamaña
  • Lezama
  • Saratxo
  • Tertanga

Beste datu batzuk

  • 10.281 bizilagun – 2024
  • 1.207 bizilagun (1900)
  • 100 txakolin-hektareak
  • 2 txakolin upategi
  • 75 taberna-jatetxe
  • 11 alojamientos

Amurrio

Argazki galeria

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.