Amurrioko erdialdean, likore edo paitar edariari eskainitako museoa dago, Atxa sendiarena. 1831z geroztik, bost belaunaldi, Destilería Manuel Acha deritzon enpresak jardunenan dirau eta katalogo zabalean 150 erreferentzia baino gehiago du.
Paitar arloan historia luzeko baltzua da, beraz, eta erreferente. Museoko ikuskatze bat eta antzinako paitarren edo edari indargarrien ekoizpen sistema zaharrera itzultze bat. Barrikak, iragarkiak, kontabilitate-liburuak eta beste gauza batzuek behialako enpresaren hasieraren berri eta irudia emaiten digute, Euskadin bere arloan lehenbizikoa izan zen eta.
Karpy izeneko edari aho-gozagarria, laranja-azalez egindako paitarra, bertako ezagugai bat izan da, garai batean txirrrindulari-talde bati ere izen emandakoa, 60 eta 70.-eko hamarraldian destilategiaren izena munduz mundu eraman zuena.
El Refor esaten dioten eraikinean Euskadin izan den lehenengo Txirrindu-Museoa ikusi ahal da, eta Karpy taldearen historiaz gain, eskualde honetan zalerik gehien duten kiroletako baten bilakaera ikus daiteke.
Argazkia, Amurrioko Turismo Bulegoa