Izadizko bazterralde honetan, mendi eta baso, zizak haztea ohikoa da, urtaroa urtaro, eta zizazale ugari, noski, herritarretan.
Urterik urte, ziza eta honddo eta biltzen han-hor-hemen, bazterretik bazterrera ibili ohi direnen kopurua gora eta gora, aurkintza heze, umel, itzaltsu, basotsua…izaitea.
Non edo nontsu biltzen diren jakiterik ez dago, biltzaileak azken hatsean jakinarazi ezik. Isilpeko lana, nonbait, kiriketan-koroketan ibili behar.
Irailean, hirugarren igandean, Amurriok Artzain Eguna ospatzen du. Aitzakia ederra jende guztia artzainen eta ardien munduan murgil dadin, hor latxa endako abere-jendea, gazta gozoak, eta, batez ere, herrian ondo erroturik dagoen bizimodu batean, egun bakar batez bada ere, lagunartean murgiltzeko aukera.