«Zadorra ibaia, arabar gehienentzat, gure sentimendu eta bizipenetan sakon errotutako erreferentzia emozionala zen».
INFO+: «El paisaje fluvial del río Zadorra a través de las imágenes». Víctor Peñas Sánchez.
Arabako ibai luzeena eta emaritsuena da Zadorra –90 km–, eta Lautada zeharka-
tzen du Gasteizera eta bertako kontzejuetara iristeko; Gamarra, Abetxuko eta Betoñutik igarotzen da eta askoz aurrerago, Ebro ibaian isurtzen ditu urak. Antzina, amuarrain ibaia zen eta, gaur egun, ba al zenekien Zadorrak, bere urtegiekin, Euskadiko zati handi bat urez hornitzen duela?
45 km-ko bide perimetral hori paseatzeko leku ezin hobea da, eta urtegi nagusia inguratzen du, Ulibarrikoa.
Zadorraren ubidearen ibai-espazioa Gasteizko herri askotan eraldatu da, hala nola Gamarragutxian, Gamarra Nagusian, Abetxukon, Ihurren edo Gobeun.