OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

15
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Eraztun Berdea

EZIN
BESTE
KOAK

Sorpresaz beteriko bide, bidezidor eta parkeak, Gasteizen hiri-, industria- eta nekazaritza-inguruneen artean dagoen harmonia deskubritzeko!

Hiria inguratzen duen Eraztun Berdeak –30,8 km– hainbat kontzeju zeharkatzen ditu, eta lotura izugarria eratzen du hiri-parkeekin, bide- eta bidezidor-sare baten bidez. Armentiako Basoa, Olarizuko Lorategi Botanikoa eta Salburuako hezeguneak dira protagonista nagusiak, baina 727 hektarea hartzen dituzten berdeguneez ari gara. Soilik Olarizuko lorategi botanikoak 120 hektarea eta 500 zuhaitz-espezie ditu.
Vitoria-Gasteizko Udalak oinez edo bizikletaz egiteko 8 ibilbide erraz eta seguru diseinatu ditu. Gasteizko erdigunetik Senda Pasealekuan barrena Armentiako Basoraino doana dotorea da. Zadorra ibaiaren bidea jarraitzen duena ere gustatzen zaigu, korridore berde baten moduan funtzionatzen baitu.

Eraztun Berdea

Eta baita Vitoria-Gasteizn ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana
Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak
Arabako herriak - Emakumeak OKONDO mujeres
Nobedatea

Okondo Emakumeak

Okondoko emakume guztiei behar-beharrezko omenaldia egiten dien dokumentua da; beren ahalegin eta dedikazioari esker, gaur egun guztiok jaso ditugun eskubideak lortzen lagundu baitute.

Inma Roizek, Arabako Herriak ekimenaren sortzailekideak eta “Manuela” eta “Oro verde” eleberri bikainen egileak, sortu eta idatzi du; argazkiak Xabier Ramosenak dira eta diseinua, berriz, Jose Gutiérrezena (digixop.com)

Okondoko Udalak argitaratu du paperezko formatuan.